Uvesco eredua

Gure ingurunearen ongizatea elikatzen dugu

Gure misioa: pertsonen eskura kalitatezko produktu ugari jartzea, zerbitzu bikaina eta bereizgarria emanez, elikadura osasungarriaren inguruan, kontsumitzaileekin erabateko konfiantzazko harremana sortzeko eta, kudeaketa horren bidez, bizi kalitate handiagoa emateko eta gizarte bidezkoagoa eta iraunkorragoa bultzatzeko.

Gure misioa: gure ingurunearen ongizatea elikatzea

Supermerkatuen kokapen estrategikoa −bizitegi eremuetan eta kontsumitzaileak erraz iristeko moduko espazioetan− funtsezkoa da helburu hori lortzeko; izan ere, merkataritza jardueran parte hartzen duten pertsonen eta eragileen arteko tratu hurbila eta zuzena ahalbidetzen du. Alde batetik, etxebizitzak hurbil daudenez, oso harreman estua lor daiteke bezeroekin, maiz joaten baitira establezimenduetara; eta, bestetik, tokiko produktuan eta 0Km-koetan oinarritutako ereduaren bidez, hornitzaileek, sarri askotan, harreman zuzena izan dezakete saltokiarekin, eta ez dute bitarteko garraiobideen beharrik.

Uvescoren DNA: hazten laguntzen diguten printzipioak

01

Konfiantza eta segurtasun harremana

Kontsumitzaileekin konfiantzazko eta segurtasunezko harremana sortzea, kalitatezko produktuak, aukera zabala eta neurrira egindako deskontuak eskainiz.

02

Elikadura osasungarriaren sustapena

Elikadura osasungarria sustatzea, honako hauen bidez: produktu freskoaren goraipamena, espezialistek artatutako erakusmahaiak eta nekazaritzako elikagaien sektorearekiko akordioak.

03

Zerbitzu bikainaren lehenespena

Bezeroari zerbitzu bikaina ematea lehenestea, sekzioetan arreta eskainiz eta zuzeneko komunikazio kanalak gaituz (dendako langileen eta teknologia berrien bidez).

04

Konpromisoa prestakuntzarekin

Prestakuntzarekiko, talentua garatzearekiko eta langileen aintzatespenarekiko konpromisoa, kalitatezko enplegua bermatzeko.

05

Komunitateari laguntzea

Komunitateari laguntzea, bere gizarte eragileen bidez, bere denden inguruan premia duten pertsonengan eta kolektiboetan eragina izan dezan.

06

Garapen iraunkorra bultzatzea

Komunitatearen garapen iraunkorrari laguntzea, kudeaketa logistiko eta komertzial arduratsuaren eta ingurunearekiko errespetuzkoaren bidez.

Gizarte osasuntsu, solidario eta oparoarekiko konpromisoa

Aliantzak lehen sektorearekin

Km0-ko produktuak indartzean eta lehen sektorearekin aliantzak sortzean oinarritutako supermerkatu eredua dugu; eta produktu horiek merkataritza jardueraren garapen iraunkorra ahalbidetzen dute.

Gizarte Eragileekiko hurbiltasuna

Inguruko elkarte eta kolektiboekin lankidetzan arituz, horrek ahalbidetzen baitigu hurbileneko bizitza sozialean parte hartzea eta larrialdi egoeretan premia handiena duten kolektiboei laguntza zerbitzua ematea.

Aukeratzeko ahalmena

Bezeroen aukeratze ahalmenaren aldeko apustua egiten du, lehen marketako eta BM markako 17.000 erreferentziaren aukera eskainiz. Horrekin batera, eskaintza, deskontu eta abantaila ugari daude erosketaren gastua murrizteko (kontsumitzailea da protagonista).

Enpleguaren kalitatea

Kalitatezko enpleguaren alde egiten dugu, langileen prestakuntzan, onura sozialetan eta pertsonen segurtasunean eta ongizatean inbertsioak eginez. Horrek guztiak eragina dauka zerbitzuaren bikaintasunean.

Pertsonen ongizatea eta osasuna

Produktu freskoetan oinarritutako elikadura osasungarri eta osasuntsua lehenesten dugu, horrek ahalbidetzen baitu herritarrek bizi kalitate hobea izatea, eta, beraz, gizarteak osasunean eta ongizatean onura handiagoak izatea.

Berrikuntza eta teknologia

Garapen digitalarekin bat etorri eta teknologia berrietara egokitzea funtsezkoa da baliabideei modu efizientean etekina ateratzeko eta lanaren kalitateari eta erosketa egiteko erraztasunei lotutako hobekuntzak lortzeko.

Eragin ekonomikoa

Gure inguruan sortutako balioa

Banatutako balioa

Soldatak eta onura sozialak

205,4M€

Tokiko hornitzaileei egindako erosketak

248M€

Inbertsioa komunitatean

3,5M€

Inbertsioak

Hedapen eta I+G+b proiektuak

36,5M€

Zergak

Ordainketak administrazioei

105M€

Eragina erronka globaletan

Helburuak partekatzen ditugu

Gizarte Erantzukizuneko Estrategia

Uvesco Taldearen jarduerak ingurunean dituen eraginak Gizarte Erantzukizuneko Estrategiaren barruan sartzen dira. Plan horretan ezartzen da gizarteko, ekonomiako eta ingurumeneko zer alderditan duen inpaktua gehienbat gure jarduerak. Uvesco Taldeak ekarpena egin dezake erronka horietako bakoitzean; hala ere, bederatzi GJH antzeman dira, eta horietan gehiago bereizi gaitezke, gure konpromisoa egituratzen dute-eta. Hauek dira iIdentifikatu diren eta GJH bakoitzerako ezarritako jomugak lortzen laguntzen duten ekintzak:

1. GIH: POBREZIA DESAGERTZEA
      Ekarpenak elikagaien bankuetara.
      Dohaintza proiektu pilotuak zuzenean dendatik, Orekarekin eta Phenixekin.
      Dohaintzak GKEei: Lagael, Activa’TT…
      GKEen sentsibilizazio kanpainekin lankidetza: Unicef, Cáritas…
      Aurrezteko modua familia ugarientzat.
3. GIH: OSASUNA ETA ONGIZATEA
      Aurrezteko modua pertsona zeliakoentzat.
      Adinekoentzako telefono bidezko arreta zerbitzua.
      Gizarte onurak enplegatuentzat.
      AECCren bidez, minbiziaren aurka borrokatzeko ekarpen ekonomikoa.
      “Zainduz bizi” programa, elikadura zaintzeko.
      “Uvesco proiektu solidarioa” abian jartzea.
5. GIH: GENERO-BERDINTASUNA
      Kontziliazio eta genero berdintasunerako programak.
      Ziurtagiri profesionalak.
      Enplegatuentzako barne sustapena.
      Emakume arduradunen postuak sustatzea.
7. GIH: ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ-KUTSATZAILEA
      Kontsumo elektrikoaren %100, energia berriztagarrietatik etorritakoa.
      Urteko inbertsioa efizientzia energetikoko neurrietan, dendetan eta bulegoetan.
8. GIH: LAN DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA
      Tokiko gauzak erostea bultzatzea eta erosketa mota horren garapenari bultzada bat ematea.
      Hornitzaileekin eta frankiziadunekin epe luzerako harremanak sustatzea.
      I+G+b inbertsioak.
      Deskontua langileentzat.
      Leialtze programaren digitalizazioa.
11. GIH: HIRI ETA KOMUNITATE IRAUNKORRAK
      Bertako kausa solidarioekin inplikatzea.
      Hitzarmenak tokiko lehen sektorearekin.
      Akordioak kultura eta kirol taldeekin.
      Kirol eta kultura jarduerak bultzatzea.
      Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak supermerkatuetan.
12. GIH: EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUA
      Taldearen iraunkortasun estrategia eta politika definitzea.
      Zeharkako ekimena, elikagaiak xahutzea detektatzeko eta prebenitzeko.
      “Too Good To Go” programa aplikatzea, Taldeko BM denda guztietan.
      “Azken minutua” proiektua, Super Amarako dendetan, elikagai-soberakinak emateko.
      Plastiko birziklatuko ontziak, poltsak eta botilak erabiltzea.
      Welfair ziurtagiria / Animalien ongizatea.
      Oilaskoaren Europako Konpromisoari atxikitzea (ECC European Chicken Commitment).
      AENORen Zero Hondakinen Ziurtagiria Irungo instalazio logistikoetan.
      Ordainagiri digitalaren aukera, papera murrizteko helburuarekin.
13. GIH: KLIMA BABESTEKO EKINTZA
      Karbono aztarna %48 murriztea, 2018-2022 aldian.
      Etxez etxeko banaketaren %28 modu iraunkorrean egina (oinez edo ibilgailu elektrikoan).
      Karbono aztarnaren konpentsazio partziala, Gipuzkoako Karbonoaren Borondatezko Funtsarekin.
      Ibilbide logistikoak optimizatzea eta efizientziaz gidatzea.
17. GIH: ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO
      Nazio Batuen Mundu Itunarekin bat egitea.
      Lankidetza proiektuetan parte hartzea, hainbat kluster eta administraziorekin.
      Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Elikadura osasungarri eta iraunkorraren misioa” proiektuan parte hartzea.
      Elkarlaneko hainbat kluster eta forotan parte hartzea: AECOC, Basque Ecodesign Center, Gipuzkoako Birziklatze Klusterra, ASEDAS, Basque Food Cluster, Logistikako Klusterra, etab.

03

Uvesco eredua

Aberastasun eta balio sortzailea bere ingurunean