Bezeroentzako onurak

Leialtze programak

Gure kudeaketa komertzial guztia azpimarratzen dugu, erosketan gogobetetzea lortzea eta gure bezeroei erosketa esperientziarik onena eskaintzea.

Super Amara eta BM Supermerkatuak leialtze programak

Programa horiek hogei urte baino gehiago daramate martxan, eta bezeroarengan jartzen dute arreta. Abantaila ugari eskaintzen dituzte, eta gure hedapen planari esker, komunitatean duten eragina hazten ari da urtez urte. Aurrezteko neurri sorta bat jarri ohi dugu gure bezeroen eskura, bi bereizgarriek martxan dituzten leialtze programen bidez eskura ditzaten.

Leialtze programak

Super Amara eta BM Supermerkatuak

Super Amara txartela

63.121

bezeroak

BM kontua

832.798

bezeroak

895.919

ATXIKITAKO BEZEROAK

%84

SALMENTEN SARRERA

28M€

ONURA EKONOMIKOAK FAMILIENTZAT, GUZTIRA (deskontuak, erosketa txartelak eta bonuak)

Gaur egun, Taldeko supermerkatuei atxikitako 800.000 bezero baino gehiago ditugu, eta salmenten %84ko sarrera (kontsumo handiko sektoreko handienetako bat), zeinak erosleen konfiantza indartzen duen.

Bezero programari lotutako abantaila eta aurrezki gehiago

Kalitatezko elikadura izateko aukera errazteko

Marka propioa, proposamen komertziala indartuta

2023an, beste pauso bat eman da, produktuen aukera sorta berrikusi, eta BM marka merkaturatuta -kalitate goreneko marka propio bat sortzeko, preziorik onenean, eta haren identifikazioa hobetzeko, kontsumitzaileek hautatzeko duten gaitasuna errazteko, aukera zabalarekiko eta kalitatearekiko gure konpromisoari eutsita-. Horrela, marka berri horren pean, orain arte dendetan zeuden banaketa markak bateratu dira, zehazki hauek: IFA (Eliges, Sabe eta Unnia), Saski, Peñalabra, Bertako eta Selecta. Aldi berean, aukera guztia berrikusi da, aukera eguneratzeko eta produktu berriak sartzeko, atal guztietako produktu sortak osatzeko. Guztira, oinarrizko 1.200 produktuk osatzen dute BM marka, ontziratuetan eta freskoetan; hots, supermerkatuko erreferentzien %11.

1.200

oinarrizko produktuk, ontziratuetan eta freskoetan

Aurrezkiak eta abantaila segmentatuak

Azken urteotan eta digitalizazio estrategiarekin batera, programa hau bere abantailak handitzen ari da: eskaintzak espezializatu ditu -kontsumitzaile bakoitzaren beharretara modu segmentatuan eta egokituan bideratuta- eta deskontu gehiago egin ditu, batez ere freskoen ataletan, non eskaintzak aldizka indartu egiten diren erosketetan deskontu metagarri eta zuzeneko deskontu handiak eginda).

Adinekoentzako telefono bidezko zerbitzua

Adinekoei erosteko aukera errazteko

José Ramón Fernández de Barrena Bermejo

Adinekoei erosteko aukera errazteko, telefono bidezko erosketa zerbitzu bat dugu. Horri esker, bezeroaren arretarako telefonoaren bidez, supermerkatura joateko edo online erosketak egiteko zailtasunak dituzten pertsona horiei laguntza eskaintzen diegu. Zerbitzu hori funtsezkoa izan zen 2020ko konfinamenduan.

400 eskaera ditu batez beste hilean, eta bereziki 65 urtetik gorako pertsonak dira telefono hori erosketak egiteko erabili ohi dutenak.

Online eskariekin egiten den bezala, bezeroaren gustura prestatzen dira produktu fresko horiek ere.

400

eskaera/hilean

E-commerce-ren sendotzea

Gure digitalizazio estrategiaren zutabea

José Ramón Fernández de Barrena Bermejo

Dagoeneko sendotuta dagoen zerbitzua da. Denda fisikoaren kalitate estandar berberak betetzen ditu, eta produktu freskoan jartzen du arreta. Garapen eta hazkunde ekonomikorako gure estrategian, funtsezko zerbitzua da.

Freskoaren aldeko apustua: eskarietan %30 produktu freskoa izanik, tresna digitalak Uvescoren supermerkatu eredua indartzen du.

E-commerceren garapenak online erosketak egiteko joera duen kontsumitzaile gero eta digitalago baten eskaerari erantzuten dio; garapen ekonomikoa bultzatzen du, teknologia sustatuz; eta, hirugarrenik, dendarako joan-etorriak murrizten ditu, eta horrek ibilgailu partikularra erabiltzeak ingurumenean sortzen dituen eraginak txikitzen ditu.

%14

online eskaeren igoera

%9

bezero kopuruaren igoera

04/1

Bezeroentzako onurak

Leialtze programak