Elikadura osasungarria eta kalitatekoa

Tokiko eta sasoiko produktuarekiko konpromisoa

Gure oinarrietako bat tokiko produktuarekiko konpromisoa da, eta sendo lotuta dago gure gizarte eta lurralderako balio positiboak dituen kalitatezko produktu bat eskaintzeko dugun bokazioarekin.

Iraunkorragoak, 0Km-koak garelako

Gure oinarrietako bat tokiko produktuarekiko konpromisoa da, eta sendo lotuta dago gure gizarte eta lurralderako balio positiboak dituen kalitatezko produktu bat eskaintzeko dugun bokazioarekin.

Tokiko produktuak eskaintzeko dugun helburuak gure hornitzaileekin lankidetza, koordinazio eta harreman estua izatera garamatza, produktuaren eta elaborazio lanaren atzean dauden historia eta pertsonen gaineko ezagutza sakona izateko. Hornitzaileengandik oso hurbil gaude, gure balio katean funtsezkoak baitira, eta horrek lehen sektorearen eta landa eremuaren errealitate konplexua ezagutzeko aukera ematen digu, baita sektorearen kontserbazioa eta garapena errazteko laguntza eta tresnak emateko aukera ere.

Eraginak

Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuen eta Europako Batzordearen “Baserritik Mahaira” Estrategiaren ildoan (Itun Berdea).

Eskualdeari balioa eta aberastasuna ematen laguntzea

Ingurumena babestea eta eraginak murriztea

Lehen sektorearen eta landa ingurunearen kontserbazioa sustatzea

Kalitatezko elikagai osasungarriak eskaintzea

Aliantzak lehen sektorearekin

Tokiko hornitzaileei egindako erosketak

Lehen sektoreari laguntzeko erantzukizuna dugu, eta baita elikadura osasungarriaren balioak sustatzekoa ere. Hori dela eta, urteetan, hainbat aliantza eta akordio inatu ditugu saltokiak ditugun inguruetako ekoizleekin, horiek zuzeneko eragina baitute sektore horretako garapen ekonomikoan.. Batetik, nekazaritza eta abeltzaintza sektorearekin egin ditugu akordioak, gure dendetatik hurbil dauden produktuak salerosteko, eta, bestetik, Kantauriko arrantza kofradiekin, egunero lonjetako arraina merkaturatzeko.

Zuzeneko akordioak ditugu laurehun nekazari, abeltzain eta egile txiki baino gehiagorekin, zeinek inguruko saltokietan banatzen baitituzte beren produktuak -batzuek egunero eta modu zuzenean-.

ONDARROAKO ARRANTZALEEN KOFRADIA

Amuko legatza merkaturatzeko.

LASARBI ABELTZAINEN ELKARTEA

Ardi latxaren bildotsa merkaturatzeko.
EUSKADIKO UNTXI EKOIZLEEN FEDERAZIOA
Euskal Herriko tokiko untxiaren haragiaren kontsumoa sustatu eta bultzatzeko, BM Bertako Untxia zigiluaren pean.
HONDARRIBIKO DONE PEDRO MARINELEN KOFRADIA
Amuko legatza eta merlenka esklusiban merkaturatzeko.

IDIAZABAL JI, ERRONKARI JI ETA IDIAZABALGO MENDIKO GAZTA

Gaztaren lehen sektoreari laguntzeko, Jatorri Izendapeneko hornidura sustatzeko, kalitate bermatua eskainiz.
SANTOÑAKO ETA LAREDOKO ARRANTZALEEN KOFRADIA
Kantauriko eta kanpainako arrainak salerosteko.

BARAZKI FRESKOEN ZERBITZUA MADRILEN

Akordioa egin dugu Madrilgo hornitzaileekin, sasoiko barazki freskoen zuzeneko zerbitzua emateko, hango establezimendu gehienetan.

Erabateko bermea duen produktu freskoa

 

BERTAKO / DEAQUÍ

Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Kantabriako, Errioxako, Madrilgo eta Avilako tokiko ekoizleek ekoizten eta merkaturatzen dituzten produktuak identifikatzen ditu.

SELECTA

Izendapen hori jasotzen dute kasu bakoitzean ezarritako kalitate eta berme baldintzak eta ekoizpen eta manipulazio irizpide iraunkorrak betetzen dituzten sasoiko eta ahalik eta jatorri oneneko produktuek.

BASERRIKOA ETA SASOIKOA

Nekazaritzako ustiategi txikietako frutak eta barazkiak balioan jarri nahi ditu, saltokietan zuzenean edo Zentralaren bidez salduz. Gainera, sasoian sasoiko produktuak dira, ekoizpenaren erritmo naturalak errespetatzen dituztenak.

Kantauriko kostaldearen balioa erakutsiz

Kalitate goreneko arrainak

Uvesco Taldearen kokapen estrategikoari esker, hau da, Kantauri itsasoaren ondoko eremu naturalari esker, oso harreman sakona daukagu ontziekin, lonjekin, arrantzaleekin eta Kantauri itsasoarekin, eta, hedaduraz, lehen mailako arrainak eskura ditzakegu. Hala, eguneroko harremana dugu Kantauriko portu nagusiekin: Hondarribia, Ondarroa, Bermeo, Santander, Santoña, Laredo, Castro Urdiales eta San Vicente de la Barquera. Horrek guztiak aukera ematen digu aberastasun natural eta iraunkorreko iturri bat edukitzeko, lonja horien jarduera ekonomikoa sustatzeko, eta kalitate goreneko produktua bermatzeko saltoki guztietako arrandegietan.

Halaber, 2014. urtetik, Lehen Sektorea Sustatzeko eta Euskadiko Landa eta Itsasertza Biziberritzeko Eusko Jaurlaritzaren “Nirea” konpromisoari atxikita dago Taldea.

Bestalde, Madrilgo saltoki gehienetan -Taldeak beste lurralde batzuetan duen joerarekin bat-, sasoiko barazki freskoen zuzeneko zerbitzuaren eredua ezarri da.

Elikadura osasungarria eta kalitatezkoa

Elikadura, osasuna eta ongizatea direla-eta gero eta kezka handiagoa duten herritarrei erantzunez

Gure eredua, kalitatezko produktuetara bideratuta dagoena, non produktu freskoak garrantzi handia duen, elikadura, osasuna eta ongizatea dela-eta gero eta kezka handiagoa duten herritarrei zuzenduta dago.

Horrenbestez, elikadura osasungarriaren aldeko apustuaren bitartez eta premium aukera eskaintzeko duen konpromisoarekin betetzen du pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko helburu nagusia, eskaintzekin eta produktuekin elikadura beharrak erabat eta berme guztiekin asetzeko.

José Ramón Fernández de Barrena Bermejo

“ZAINDUZ BIZI” PROGRAMA

Kalitatezko elikaduraren balioa indartzeko eta kontsumo arduratsua sustatzeko, Uvesco Taldeak zabalkunde programa bat dauka, non Medikuntza eta Nutrizioaren arloko doktore batek informazio interesgarria identifikatu eta zabaltzen baitu elikagaien propietate nutrizionalei eta onuragarriei buruz. Programa horrek, “Zainduz bizi” esapidearen pean, kontsumitzailearen ezagutza hobetzen du, hautatzeko gaitasuna handitzen du eta kontsumo iraunkorra eta osasungarria sustatzen du, baita osasunaren eta ongizatearen kultura ere gizartean.

Gainera, Super Amararen bidez, kontsumitzaileek elikadurari eta osasunari buruzko aholkularitza zerbitzua dute. Bertan, Nutrizio arloko doktorearen laguntzarekin, nutrizioari, alergiei, elikadura intolerantziei eta kontsumo lehentasunei buruzko informazioa ematen da.

José Ramón Fernández de Barrena Bermejo

“ZAINDUZ BIZI KIDS” PROGRAMA

“Zainduz Bizi Kids” programari ekin diogu berriro, 6 eta 14 urte bitarteko ikasleei zuzenduta, eta herritarrak elikadura ohitura osasungarrietan heztea eta joera hori sustatzea du helburu. Edizio honetan, guztira 20 ikastetxek parte hartu dute, eta, horrenbestez, 5.000 ikaslerengan izan du eragina.

Programa hau askari osasungarriak eta nutritiboak banatzean datza -ikastetxe irteeretan ogitartekoak eta fruta banatu, gurasoentzako argitalpen didaktikoak egin, elikadura jarraibideen berri izan dezaten…-, baita ikasleekin dendetara bisitak egitean ere, aurrez aurre jasotzeko produktu freskoen berri.

2023an, 900 bisita horietan Lehen Hezkuntzako ikasleek parte hartu dute, eta zuzeneko harremana izan dute produktuekin: frutak, barazkiak, arraina, haragia… Eta haien jatorria, ezaugarriak eta propietateak ezagutu dituzte.

Freskoaren kalitatea eta zaintza, jatorritik

Jatorririk onena duen produktua, ekoizlerik onenek mandakoa

Elikadura kalitatekoa izan dadin, funtsezkoa da produktuak jatorririk onena izatea eta ekoizle onenetatik etortzea, eta hori are beharrezkoagoa da produktu freskoan. Uvescok konpromisoa hartu du bere produktuen jatorria eta kalitatea ziurtatzeko, kalitateari dagokionez, baina, era berean, eta bereziki, harategi eta urdaitegiko produktuetan, jatorrizko animalien zaintzari eta ongizateari dagokienez.
José Ramón Fernández de Barrena Bermejo

WELFAIR ZIURTAGIRIA / ANIMALIEN ONGIZATEA

Konpromiso horretan oinarrituta, ENACen egiaztatutako ziurtapen erakundeen bitartez, “Welfair / Animalia Ongizatea” zigilua gehitu diegu “Bertako / Deaqui” eta “Selecta” hegaztiki guztiei, eta, berriki, “Bertako untxia” saileko untxiari.

Era berean, txerri ontziratuaren Duroc “Selecta” zigilua txertatzeko prozesuan gaude. Dagoeneko baditu prozesu osoan animalien ongizateari buruzko hainbat ziurtagiri (homogeneizatu gabe oraindik). Bestalde, ziurtagiriak indarrean dituzten behi ekoizleekin harremanetan ari gara, pixkanaka zigilu hori produktu guztietan sar dezaten.

Zigilu horren bidez, bermatzen da animaliak egoera onean eta sufritu gabe daudela. Hau da, animaliek elikadura ona dutela (egarririk eta desnutriziorik gabe), ondo ostatatuta daudela (mugitzeko libre eta tenperatura egokian), osasun egoera onean daudela eta espeziaren berezko portaera egokia erakusten dutela. Zigilu horrek agerian uzten du Uvescok animalien jatorriarekin, zaintzarekin eta ongizatearekin duen konpromisoa, eta kontsumitzailearen eskariari egokitzen zaio, gero eta sentsibilizatuago eta informatuago baitago gaiaren inguruan.

José Ramón Fernández de Barrena Bermejo

OILASKOAREN EUROPAKO KONPROMISOA (ECC EUROPEAN CHICKEN COMMITMENT)

Bestalde, Oilaskoaren Europako Konpromisoarekin (ECC European Chicken Commitment) bat eginda gaude, 2026rako oilasko freskoan, izoztuan eta gure “Bertako/Deaquí” markan osagaien %50 baino gehiago oilaskoa duten produktu guzti-guztietan animalien ongizate estandarrak hobetzeko. 19 herrialdetako 36 erakundek sustatutako itun bat da.

Horrela bada, konpromiso honek, egungo EBko legeak eta erregulazioak betetzeaz gain, ekoizpenean kalitate baldintza jakin batzuk hartzea ezartzen du, hala nola gehieneko biltegiratze dentsitatea ezartzea, hazkunde moteleko espezieak hautatzea eta ingurumena hobetzeko beste jarduera batzuk -argiztapen naturala eta airearen kalitatea, besteak beste-. Era horretan, beste konpromiso batzuekin bat egin dugu; esaterako, 2025erako erronka hau lortzea: merkaturatzen diren arrautzen %100, baita elaborazio propioetan erabiltzen ditugun arrautzak ere, kaiolarik gabeko oiloenak izatea.

Bio/Eko kategorien eta momentuan prestatutako plateren aldeko apustua

Kalitatezko elikagaiak

Bio/Eko produktuen kategoria gorantz doan kontsumo joera bat da, eta 600 erreferentziarekin sustatzen dugu, bezeroak hautatzeko duen ahalmena sustatzeko konpromisoan sakontzeko, eskaintza berezitu eta berritzaile batekin, zeinak komunitatearen ongizatean ere eragiten baitu, kalitatezko produktuak direlako. Halaber, bat dator kontsumitzailearen egungo premiekin, gero eta kezkatuago baitago bere osasunarekin eta ongizatearekin, eta produktuen kalitatea eskatzen eta balioesten baitu, azukre gutxi edo osagai naturalagoak dituztelako.

Kalitatezko elikaduran pauso bat harago ematea izan da supermerkatu batzuetan “Sukaldaritza Aparta” atal berriak sartzea (kontsumitzeko prest dauden plater beroak), momentua bertan haragi errea prestatzeko labea eta lurrunezko sukaldea sartzea harategi eta arrandegietako salmahaietan. Horren bidez, kontsumo osasuntsuaren balioak indartzen dira, produktu fresko, osasungarri eta “errazen” kontsumoa lehenetsiz, elikagai prozesatuak dituzten beste sukalde azkar batzuen aldean.

04/4

Elikadura osasungarria eta kalitatekoa

Tokiko eta sasoiko produktuarekiko konpromisoa