Gure lehendakaria

José Ramón Fernández de Barrena Bermejo

“Bezeroei begira eta gure eskaintza unean uneko egoerara egokituta hazi izan gara, gure erakundearentzat negoziaezina den zerbaiti uko egin gabe: kalitatearen eta produktu freskoaren aldeko konpromisoari, hain justu”.

Uvesco Taldean, bezeroei begira eta gure eskaintza unean uneko egoerara egokituta hazi izan gara, gure erakundearentzat negoziaezina den zerbaiti uko egin gabe: kalitatearen eta produktu freskoaren aldeko konpromisoari, hain justu. Gure ibilbidean zehar, egokitzeko gaitasun horri esker, gure supermerkatu eredua hedatu eta sendotu ahal izan dugu iparraldean (Euskadi, Kantabria, Nafarroa eta Errioxa), eta baita Madrilgo Erkidegoan ere, non BM Supermerkatuen hedapena bideratzen ari garen.

2023an, urrats erabakigarriak egin ditugu gure plan estrategikoetan, pertsonei laguntzea eta kalitatezko elikagaiak eskuratzeko modua erraztea ardatz hartuta -kontsumitzaileentzat kezka izaten jarraitzen du eta-. Ekintza horien artean, honako hauek daude: produktu freskoarekin dugun konpromisoa indartzea; produktuen aukera sorta berrikustea eta BM marka merkaturatzea (kalitatearekin dugun konpromisoa indartuz); eta eskaintzak indartzea, gure kanalean -fisikoa eta digitala-, gero eta anitzagoa den eta bere osasunari eta inguruneari buruz kontzientzia handiagoa hartzen duen biztanleriaren beharrei erantzuteko.

Era berean, 2023an, gizarteari egiten dizkiogun inpaktu eta ekarpenei buruzko hausnarketa egin dugu, Gizarte Erantzukizuneko gure Plan Estrategikoaren esparruan. Hausnarketa horrek aukera eman digu gure posizionamendura -eta merkatuan bereizten gaituzten balioetara- gehiago hurbiltzeko.

Tokiko hornitzaileekin dugun lankidetzaz ari gara (gure produktuen kalitatea eta hurbiltasuna eskaintzen digutenak), Taldea osatzen duten pertsonez (gure ageriko aurpegia direnak eta bereizten gaituen tratu bereizgarria eskaintzen dutenak), eta baita gure kudeaketa jasangarri eta eraginkorraz ere, 2024-2030 Jasangarritasun Estrategiaren ardatzak definituta.

Horrekin guztiarekin, gure erantzukizunak balioa eta kalitatea ematen jarraitzera eta gure ingurunearen ongizatea elikatzen jarraitzera bultzatzen gaitu, gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko asmoz. Azken batean, pertsonekin arduratsuak izan nahi dugu, bizi kalitate hobea izan dezaten laguntzeko -kalitatezko elikaduraren bidez-, haien eta beraien senitartekoen ongizatea zaindu dezaten nahi dugu, eta pertsona guztion ahaleginak elkartuz, ingurumena errespetatzeko gai izatea nahi genuke, Garapen Jasangarriko Helburuekin bat etorriz.

José Ramón Fernández de Barrena Bermejo

Uvesco Taldeko lehendakaria

01

Gure lehendakaria

Gure ingurunearen ongizatea elikatzen dugu