Gure zifrak

Uvesco dinamizatzailea eta motor ekonomikoa

Irekierak bultzatuz; proposamen komertziala indartuz, aukera berrikusiz eta BM marka sartuz; eta digitalizazioan aurrera eginez, omnikanalitatea lortzeko eta gure bezeroei erosketa errazteko.

Testuinguru inflazionista batera egokituz

2023an, kontsumo ohituretako aldaketek norabidea markatzen jarraitu dute banaketaren sektorean -azken urteetan, testuinguru inflazionista batek eraginda egon da, kostuen eta lehengaien igoeraren, horniduren krisiaren eta Europako gerren ondorioz-. Egoera horrek ekarri du urtean egindako ahaleginak kontsumitzaileen premia berrietara egokitzera bideratzea, izan ere, kontsumitzaileak aurrezkiagatik kezkatuago egon dira, baina kalitatea eta hurbileko produktuak baloratzen jarraitu dute (horrek uzten digu gure supermerkatu ereduaren aldeko apustuari eusten).

Testuinguru horretan, lehentasunezko hiru ardatzetan oinarritutako plan bat garatu dugu. Lehenik eta behin, hazkundean oinarrituta -dendak irekiz eta gure dendak hobetuz-, funtsezkoa baita eragile ekonomiko eta enplegu sortzaile izaten jarraitzeko. Bigarrenik, gure aukera indartuz – produktu freskoa indartuz eta BM marka sartuz –. Eta, hirugarrenik, digitalizazioa eta omnikanalitatea lantzen jarraitzeko dugun helburuarekin.

Hiru ardatzetan oinarritutako gure plana

Hazkundea

A través de aperturas y la mejora de nuestras tiendas

2023an, BM eredua hedatzeko planari eutsi diogu, eta horrek dendak irekitzea aurreikusi du, bai Madrilgo Erkidegoan eta erdialdean, bai EAEn eta Nafarroan. Horrela, Madrilen, lau establezimendu gehiago ireki ditugu – eta horrek Madrilgo lehen banaketa operadoreen artean mantentzen gaitu, azaleran –. Iparraldeko eremuari dagokionez, hiru supermerkatu gehiago ireki ditugu -horrek, ezarritako beste denda batzuen erreformekin batera, penintsularen iparraldean gure lidergoa indartzeko eta mantentzeko aukera ematen digu, bertan baitugu gure jatorria-.

7

Saltoki berriak

3

Erabateko eraberritzeak

23

Frankiziak

272

Saltoki propioak

212.174

Merkataritza azaleraren metro koadroak

6.176

Plantilla

Proposamen komertziala indartzea

Revisión de surtido e introducción de la marca BM

2023an, beste pauso bat eman da, produktuen aukera sorta berrikusi, eta BM marka merkaturatuta -kalitate goreneko marka propio bat sortzeko, preziorik onenean, eta haren identifikazioa hobetzeko, kontsumitzaileek hautatzeko duten gaitasuna errazteko, aukera zabalarekiko eta kalitatearekiko gure konpromisoari eutsita-.

Guztira, oinarrizko 1.200 produktuk osatzen dute BM marka, ontziratuetan eta freskoetan; hots, supermerkatuko erreferentzien %11.

1.200

BM markako erreferentziak

Digitalizazioko aurrerapenak

Clave en el presente y futuro, para lograr la omnicanalidad y facilitar la compra

Garapen digitalarekin bat etorri eta teknologia berrietara egokitzea funtsezkoa da baliabideei modu efizientean etekina ateratzeko eta lanaren kalitateari eta erosketa egiteko erraztasunei lotutako hobekuntzak lortzeko.

02

2023. urtearen laburpena

Uvesco dinamizatzailea eta motor ekonomikoa