Iraunkorra eta eraginkorra

Iraunkortasun plan estrategikoa

Beroketa globala eta klima aldaketa dira gizarteak orain zein etorkizunean aurre egin beharreko kezka eta erronka handietako batzuk, eta horietara bideratu behar ditugu gure ahaleginak enpresok, sortzen dugun jarduera iraunkorra izan dadin eta jarduera hori egiten dugun ingurunea zaintzeko beharrezko tresnak jar ditzagun.

Lehentasuna duten iraunkortasun arloko jarduera esparruak

2023a izan da gure iraunkortasun estrategia garatu dugun urtea. Horren baitan, Uvesco Taldeak datozen urteetan jarraitu nahi dituen helburuak ezarri dira (2025eko eta 2030eko mugarriak zehaztu dira), eta helburu horiek jomuga zehatzetara eraman dira.

Iraunkortasun estrategia eta ekintza plana

Iraunkortasun estrategia bat eta ekintza plan bat zehaztu ditugu, 2024-2030 eperako

Azterketa hori egin ondoren, iraunkortasun estrategia bat eta ekintza plan bat zehaztu ditugu, 2024-2030 eperako, epe jakin batean lortu beharreko helburu zehatzekin. Estrategia hori bost ardatz estrategikoren inguruan egituratzen da, eta horietako bakoitzerako ekintza eta helburu zehatzak ezartzen dira:

Helburu bloke horiek guztiak lortzeko, ekintza zehatzak Ekintza Plan batean jasotzen dira, eta, bertan, horiek gauzatzeko arduradunak eta epeak ere ezartzen dira. Ekintza plan hori bi hilean behin berrikusten da Gizarte Erantzukizun Korporatiboko Batzordean, helburu bakoitzean lanean eta aurrera egiten ari direla egiaztatzeko.

LANKIDETZA: FUNTSEZKOA UVESCO TALDEAREN ESTRATEGIAN

Uvesco Taldeak ezarri dituen helburu horiek guztiak lortzeko, Taldea osatzen duten pertsona guztiak inplikatuko dira, eta beste eragile batzuekin lankidetzan ere arituko dira -iraunkortasunerako bidea ekintza bateratua baita, 17. GIHk ondo adierazten duen bezala-.

BASQUE ECODESIGN CENTERRERA ATXIKITZEA

2023an, Uvesco Taldeak hiru proiektu handi garatu ditu foro horren barruan: kudeaketa zirkularraren tasaren kalkulua, karbono aztarnaren 3. irismenerako prestaketa eta ingurumen informazioaren sistematizazioa. Gainera, hainbat lantaldetan parte hartu da, gainerako erakundeekin batera, gai batzuetan aurrera egin ahal izateko, hala nola europar taxonomian edo erosketa pribatu berdean.

PHENIX ETA OREKA PROIEKTUAK

Uvesco Taldeak tradizio luzea du produktuak Elikagaien Bankuari emateko, baina produktu batzuk, berezkoak dituzten ezaugarriengatik (aurki iraungiko direlako, hotz katea mantentzeko beharra dutelako, etab.), ezin dira biltegitik modu zentralizatuan eman.

Horregatik, bi proiektu pilotu garatu dira, Madrilgo Phenixen eta Bilboko Orekaren eskutik, produktuak zuzenean dendatik emateko. Hala, dohaintzan eman daitezkeen produktuen kopurua handitu egiten da, eta, aldi berean, elikagaiak ematen zaizkien elkarteen kopurua ere ugaldu daiteke –ingurumenari zein gizarteari lagunduz–.

NAZIO BATUEN MUNDU ITUNAREKIN BAT EGITEA

Nazio Batuen Mundu Itunari atxikitzeak (NBEren ekimena, enpresa iraunkortasunaren buru, mundu mailan) ekintza arduratsuak garatzeko eta estrategia lau arlotan lerrokatzeko konpromisoa dakar: giza eskubideak, lan arauak, ingurumena eta ustelkeriaren aurkako borroka.

Gainera, itunak 17. GIH lortzeko aurrerapausoak emateko konpromisoa jasotzen du −17. GIH: helburuak lortzeko aliantzak−, tokiko erakundeekin zein beste enpresa batzuekin lankidetzan aritzea funtsezkoa baita iraunkortasunean aurrera egiteko.

.

AKORDIOAK UDALEKIN ETA MANKOMUNITATEEKIN

Bestalde, besteak beste, Iruñea, Getxo, Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Logroño eta Madrilgo udal eta mankomunitateekin akordioak ditugu, gure supermerkatuetan hondakin organikoen edukiontziak jartzeko., era horretan, eragindako kokalekuetan dauden dendetan frakzio edo zati hori birziklatzen dela bermatzen dugu.

Asmoa da Uvesco Taldeko denda guzti-guztietan materia organikoa birziklatu ahal izatea, eta, horretarako, udalekin eta mankomunitateekin elkarrizketetan jarraitzen dugu.

BESTE LANKIDETZA PROIEKTU BATZUK

Aldi berean, beste erakunde batzuekin lankidetza proiektuetan parte hartu dugu, ingurumen gaietan aurrera egin ahal izateko: Odsfood, Urbanklima 2050, Ontinfood, Basque Circular Summit, “Zirkularrak” erakusketa.

%100 ZIRKULARRA IZATEAREN ESTRATEGIA ZIURTAGIRIA (AENOR)

Iraunkortasun estrategiaren garapenarekin paraleloan. Uvesco Taldeak AENORen %100 Zirkularra izatearen Estrategia Ziurtagiria lortu du, eta elikagaiak banatzeko Espainiako lehen enpresa izan da hori lortzen. 2023an, lehen auditoria gainditu da, eta horrekin zigilua lortu da. 

INGURUMENAREN KUDEAKETA

Uvesco Taldean urteak daramatzagu gure inpaktua murrizteko lanean, enpresaren hainbat ataletan eragina duten hainbat ekintzaren bidez. Horrela, azken urteotan, hainbat ziurtagiri eta aintzatespen lortu dira ingurumen arloan, hala nola hiru Lean&Green izar, emisioak murrizteagatik, edo AENORen Zero Hondakin ziurtagiria, Irungo plataforma logistikoetan.

0 CO2 isuri, kontsumo elektrikoagatik: erronka bete dugu

Energetikoki %100 iraunkorra den supermerkatu eredua

Uvesco Taldean, lehen banaketa enpresa izan ginela konpromiso hori hartzen, eta horri esker, 2023an, 28.366 tona CO2 baino gehiago isurtzea saihestu dugula.

Horrela, ekonomia deskarbonizatzeko daukagun konpromisoan aurrera egin dugu. Uvesco Taldearen energia kontsumoa taula honetan laburbiltzen da:

105,061GWh

kontsumitutako energia

28.366T

CO2 saihestutako isuriak

Supermerkatu eko-eraginkorrak

Energia kontsumoa aurreztea eta murriztea

Iraunkortasunaren arloko beste estrategia bat, hain zuzen, saltokiak berritzea eta mantentzea da, energia kontsumoari dagokionez ehuneko ehun eraginkorrak diren supermerkatuak izan daitezen eta baliabideak optimizatzen dituzten teknologiak txertatzeko.

2023an, hotz ekipoetan zentratu dira jarduketak, hainbat neurriren bidez; esaterako: hotzezko eta izotzezko horma irudietan ateak sartzea -produktuen tenperatura egokia mantentzeko, energia ihesa saihesteko eta dendako klimatizazioa hobetzeko-.

8.482,53€

argiztapeneko inbertsioa

101.799,60

aurreztu den energia (KWh/urte)

132.478,55€

hotzeko altzarietako inbertsioa

27,48

aurreztu den energia (T CO2/urte)

Karbono aztarna murriztea: ardatz estrategikoa

Logistika, lehentasunezko ardatza

Uvesco Taldean, garraioa hiru bloke bereizitan banatu daiteke: hornitzailea-zentrala, zentrala-denda eta denda-bezeroak. Horietako lehenengoan, Uvesco Taldeak ez du jarduteko ahalmenik, hornitzaileek eurek egiten baitituzte entregak, Taldeko plataforma logistikoetan.

ZENTRALA-DENDA GARRAIOA

Zentrala-denda garraioa da Uvesco Taldeko Logistika Sailaren ardatz nagusia. Bertan, inpaktua murrizteko egiten diren jarduerak hauetara bideratzen dira: ibilbideak optimizatzea, kamioiak betetzeko tasa handitzea eta flota berritzea.

Era berean, aldizka, kamioi hibridoekin eta elektrikoekin probak egiten dira, horiek teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak diren egiaztatzeko.

DENDA-BEZEROAK GARRAIOA

Urteetan, zerbitzu horretarako furgoneta elektrikoak erostea bultzatu izan dugu. Horrela, ibilgailu mota horiek baliatuta, oinez banatzearekin batera -saltokietatik hurbilen dauden eta motzenak diren ibilbideetarako-, etxez etxeko zerbitzuko joan-etorrien %27,8 iraunkorrak izatea lortu dugu, eta horrek zuzenean eragiten du karbono aztarna murriztea.

Konpromiso hori supermerkatu jakin batzuetan ditugun ibilgailuak kargatzeko puntuekin indartzen da.

Hartutako neurrien emaitza gisa, energia eraginkortasun eta kontsumo berriztagarrirako neurriekin batera, %48,30 murriztu ditugu CO2 isuriak 2018az gero, urte horretan egin baitzen lehen neurketa (CO2 kg/palet).

Lorpen horiek egiaztatuta, hirugarren Lean & Green izarra lortu genuen. EY (Ernst & Young) nazioarteko aholkularitza enpresak ikuskatu, eta AECOCek emandako bereizgarria da, eta geu gara hori lortu duen Espainiako lehen hiru enpresetako bat. Nabarmentzekoa da isuriak hiru urtean murriztu genituela, eta epe hori egiaztapen horrek eskatzen duen epea baino askoz handiagoa dela.

%27,8

joan-etorri iraunkorrak

28.366T

CO2 isurketen murrizketa 2018tik

Karbono aztarnaren konpentsazioa

Gipuzkoako Karbonoaren Borondatezko Funtsera atxikitzea

2022an, Uvesco Taldeak aurrerapauso handia eman zuen deskarbonizazioarekin hartutako konpromisoan, isuriak partzialki konpentsatzen hasi baitzen, eta ekintza horri eutsi zaio 2023an ere. Konpentsazio hori Naturklimak (Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioak) sustatutako Gipuzkoako Karbonoaren Borondatezko Funtsaren bidez egiten da. Horrela, konpentsazioak balio erantsia du: karbonoa xurgatzeko ekintzak Gipuzkoan egiten dira, eta, beraz, inpaktua sortzen den toki berean egiten da konponketa ekintza ere.

Zehazki, aurten 525,76 tona CO2 konpentsatu dira, Aiako Harrietako parke naturalean biodibertsitatea kontserbatzeko lau hezegune txiki sortuz, Irungo plataformetatik kilometro gutxira.

%10

isuri konpentsatuak

Elikagaiak alferrik galtzeko joera murriztea

Erronka garrantzitsuenetako bat, antolakuntzari dagokionez, denda eta biltegietako stocka behar bezala kudeatzea da

ELIKAGAI BANKUAK

Biltegien barruan, edozein arrazoirengatik (bilgarrian hausturak dituztelako, iraungitze data hurbila dutelako, etab.) kontsumorako egokiak diren baina salmentarako egokiak ez diren artikulu guztiak Elikagaien Bankuari ematen zaizkio. Era horretako artikuluak egunero biltzen dira Irungo eta Corrales de Buelnako gure biltegietan.

“TOO GOOD TO GO” PROGRAMA

Aplikazio mugikor bat da, eta dendako eguneroko produktuen soberakina aprobetxatzea ahalbidetzen du, prezioa jaitsita duten sortak salduta. 2023an, 90.287 sorta baliatu genituen guztira. Hau da, alferrik galdu gabeko 90 tona janari eta isuri gabeko 225,7 tona CO2.

DOHAINTZAK ELKARTE SOLIDARIOEI

“Azken minutua” proiektua: Super Amara markako supermerkatuetan, bestalde, “Azken minutua” proiektuarekin lankidetzan ari gara. Hala, iraungitze datatik gertu dauden eta zentralera itzuli ezin diren elikagai fresko eta ontziratuak gizarte erakundeei ematen zaizkie, dendatik zuzenean. Programa horri esker, 22.717 kg elikagai baino gehiago eman dira dohaintzan.

“Markdown”: horren bidez, iraungitze data hurbila duen produktu oro deskontu batekin saltzen da. Deskontua handituz doa iraungitze data hurbildu ahala.

Phenix eta Oreka proiektu pilotuak: Sortzea saihestu ezin den soberakin ororentzat, eta arrazoi desberdinengatik “Too Good To Go” bidez edo “markdown” bidez irtenbiderik eman ezin zaionarentzat, zer aukera dauden aztertzen ari dira, ongintzako elkarteei dohaintzak egiteko, dendatik zuzenean.

Hondakinak bereiztea eta birziklatzea

Konpromisoa ekonomia zirkularrarekin

TRATAMENDU BEREIZIA HONDAKIN MOTA BAKOITZERAKO

Ez sortzea ezinezkoa den hondakinei dagokienez, beharrezkoa da horiek behar bezala bereiztea eta tratatzea. Uvesco Taldean, konpromiso hori bete dugu, elikagaien banaketako gure jardueraren ondoriozko hondakin mota bakoitzari dagokion tratamendua emanda:

Kartoi, plastiko, porex eta egurrezko materialak

Ontziratutako elikagaiak

Sandach haragia

Sandach arraina

Organikoa -kontsumorako egokiak ez diren frutak, barazkiak eta ogia-

Errefusa

Era horretan, gure lantegi logistikoan tratatu ondoren, inguruko beste enpresa espezifiko batzuetara bideratzen ditugu, beste material batzuk ekoizteko berraprobetxatzeko. Horren ondorioz, eragin positiboa sortzen da ekonomia zirkularrean eta balioaren sorkuntzan:

ZERO HONDAKIN: BIRZIKLATZEAREKIN DUGUN KONPROMISOA BALIOZKOTZEA

Irungo plataforma logistikoen birziklatze sistemak AENOR Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkartearen Zero Hondakin ziurtagiria jaso du. Aitorpen hori 2021ean lortu genuen lehen aldiz, eta 2023an berretsi egin dugu, hirugarren urtez jarraian. 2023ko maiatzean egindako jarraipen auditoriak ziurtatu du gure birziklatze tasa %94,48koa dela, eta gutxieneko baldintza gainditu dugula.

%95

birziklapen tasa (Irungo lantegiak)

KAFE KAPSULAK BIRZIKLATZEA ETA BERRERABILTZEA: ERAGIN ZIRKULARRA. HONDAKINAK PREBENITZEKO 2022KO EUROPAKO SARIETAN FINALISTA

Uvesco Taldean, pauso bat haratago joan nahi izan genuen, eta bezeroei eta bizilagunei beren hondakinak birziklatzen lagundu. Horrela, birziklatzeko edukiontziak jarri genituen salmenta gunean, beren izaeragatik zalantzak sorrarazten dituzten edo biltegiratzeko edukiontzi zehatzik ez duten hondakinentzat. Puntu garbi horietan, bezeroek kafe kapsulak, sukaldeko olioa, toner kartutxoak eta pilak utz zitzaketen. Edukiontzi horiek balio erantsia zuten; izan ere, kafe kapsulak baliatuz fabrikatuta zeuden, eta horrek proiektua zirkular bihurtzeaz gain (kafe kapsulak edukiontzi berri bihurtzen dira), baliagarria da herritarrei ikusarazteko hondakin horiek bigarren bizitza izan dezaketela. Ekimen horrek irabazi zuen Euskadiko Hondakinen Prebentzio Astean emandako saria, eta, gainera, European Week for Waste Reduction ekimenak emandako sarietan hiru finalistetako bat izan zen.

Eko-ontzien erabilera eta plastiko birziklatuaren aldeko apustua

Ontzien diseinua eta kudeaketa, iraunkortasun estrategiaren funtsezko ezaugarria

Aurrerapausoak eman ditugu gure ontzietan birziklatutako plastikoa sartzeko prozesuan. Porex guztiaren ordez, %95ean birziklatutako PET plastikoa eta kartoizko erretiluak jarri ditugu. Era berean, egin berri den zukurako botilak %100 birziklatutako materialez egindakoak dira orain. Gainera, gure bezeroen artean berrerabilpena eta hondakinen murrizketa bultzatzeko, fruta eta barazki sareak eskaintzen ditugu denda guztietan.

Horrela bada, 2020an, ontzietan erabilitako plastiko guztiaren %34 zen plastiko birziklatua (63.000 kg inguru), eta, 2023an, plastiko guztiaren %50,12. Horrek esan nahi du 113.936 kg plastiko birziklatu baino gehiago erabili direla.

Ordainagiri digitala

Paper gehiago aurreztea

APP BEZEROAK

283.104

BM Supermerkatuak

268.844

Super Amara

14.260

ORDAINAGIRI DIGITALAREN BEZEROAK

55.354

BM Supermerkatuak

50.704

Super Amara

4.650

04/5

Iraunkorra eta eraginkorra

Iraunkortasun plan estrategikoa