COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2023 OTSAILA 09

1. argazkia

2023 OTSAILA 09

Deskarbonizaziorako bidean laguntzen dugu, Euskadiko borondatezko karbono funtsaren bitartez

Jasangarritasunaren aldeko eta ingurumena zaintzeko dugun konpromisoarekin jarraituz, Euskadiko Borondarezko Karbono Funtsean parte hartu dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak bultzatu du proiektu hori, Naturklima Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioarekin lankidetzan. Funtsaren helburua da enpresaren arloan karbono-aztarna konpentsatzea eta, otsailaren 9an, parte hartu duten Gipuzkoako hamar enpresak aitortzeko ekitaldia egin zen.

Gure kasuan, CO2 emisioen % 5ari dagokion karbono-aztarnaren konpentsazioa gauzatu dugu. Lehenengo funts hori Irungo Bidasoa auzoko Etxolazarretako lursaila ekologiari dagokionez leheneratzera bideratu da, iaz izandako baso-sutearen ondorioz; Aiako Harriak Parke Naturalean dago lursail hori. Lursaileko landarediaren eta lurzoruen gaitasuna hobetzeko jarduketa egin da han, karbono-hustuleku modura jardun dezaten, haien funtzionaltasun ekologikoa indartu dadin eta inguruneko biodibertsitatea kontserba dadin.

Jesus Velasco Uvesco Taldeko Gizarte Erantzukizunaren arloko zuzendariak zera adierazi du: “bi arrazoigatik pozten gara funts honi gure ekarpena egin izanaz; alde batetik, ekintza honekin deskarbonizazioarekin dugun konpromisoan beste urrats bat egin dugulako eta, bestetik, lehenengo proiektu hau tokikoa delako, etekina Gipuzkoara itzuliko baita zuzenean, Irunera, hain zuzen ere, gure bi planta logistikoetako bat dugun hirira eta, beraz, gure jarduerarekin inpaktu gehien sortzen dugun ingurunera”. Honako hau Uvescoren jasangarritasun-estrategiaren beste ekimen batzuei batzen zaie. Hala nola Lean&Green hiru izarrak lortu ditu Taldeak eta, mugikortasun jasangarriko formula berrietan aurrerapenak egiteko, furgoneta elektrikoak erabiltzeko eta kamioi elektrikoekin probak egiteko ekimenak jarri ditu abian.

BUELTATU