Hedapena eta Garapena
Bat egin hedatzen ari den enpresa batekin. Erantzukizuneko postuen % 90 barnean betetzen dira. Hemen zuk ere egingo duzu aurrera.
Baldintzak eta prestakuntza
Erreferenteak gara sektoreko lan baldintzetan: soldatengatik, egonkortasunagatik eta onura sozialengatik. Zure jarduera profesionala bikaina izan dadin prestatzen zaitugu, bai supermerkatuan, bai bulegoan, bai plataforma logistikoetan.
Ongizatea
Gure taldea, gurekin lan egiten dutenak eta egunero gugan konfiantza dutenak zaintzen ditugu. Eta noski, gure ingurua zaintzen dugu.
ZEREN BILA GABILTZA?
PERTSONA ONAK
Irribarre egingo duten pertsonak, agurtu, begietara begiratu eta "egun on" esango dutenak, benetan.
KIDEAK
Lankideen, bezeroen eta inguruaren ongizatea lehentasunetako bat bihurtuko duten pertsonak.
ELIKADURAZALE AMORRATUAK
Gure bezeroen esperientzia paregabea izatea lortu nahi duten pertsonak, marka liderren aukera zabala eta produktu fresko, lokal eta kalitate gorenekoa eskainiz.
PERTSONA GELDIEZINAK
Ikasteko, hazteko eta urrutira iristeko gogoz, hazten ari den eta aukeraz betetako enpresa batean.
ASKOTARIKO PERTSONAK
Askotarikoak generoari, gaitasunei, arrazari, adinari eta abarri dagokienez.
Pertsona ona bazara, lagun ona, elikaduraren zale amorratua bazara, eta garatzeko ardura eta ilusioa baduzu... Ikusi gure lan postu aukerak!