COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

Birziklatzeko gida

Gida hau prestatu dugu, hondakin bakoitza nola bereizi eta zein edukiontzitan utzi behar dugun erraz identifikatu ahal izan dezazun. Modu horretan, hondakinak hobeto tratatuko dira, gure aztarna murriztuko dugu, eta berrerabil daitezkeen materialei bigarren aukera bate mango diegu.

Edukiontzi horian soilik utziko dira plastikozko ontziak, latak eta brikak; hots, honako hauek:

  • Plastikozko botilak.
  • Esne, zuku, zopa eta abarren brikak.
  • Kontserba- eta edari-latak.
  • Plastikozko, metalezko eta txapazko estalkiak eta tapoiak.
  • Aluminiozko erretiluak.
  • Film-paper eta aluminiozko papera.
  • Aerosolak.
  • Desodorante-poteak.
  • Hortzetako pasten hodiak.
  • Jogurtaren terrinak eta estalkiak.
  • Fruta eta barazkien zurezko kaxak.
  • Ardo eta edari espiritutsuen zurezko kaxak .
  • Plastikozko poltsak .
  • Kortxo zurizko erretiluak (porex materiala edo poliuretanoa).

Ondorengo hondakinak ez dira edukiontzi horian utzi behar, plastikoa eduki arren:

  • Kafe-kapsulak ez dira edukiontzi honetan utzi behar, bilketa-gune espezifikoetan baizik, kapsula horiei bigarren bizitza bat ematen baitie, edota errefusaren edukiontzira eraman behar dira (informazio gehiago >>).
  • Haragi- eta arrain-bilgarriak, oro har, errefusera joaten dira, material konposatuarekin eginda daudelako eta, gainera, zikinak egoten direlako.
  • Ogi-poltsak: Papera eta plastikoa izanez gero, egokiena da materialak bereiztea eta plastikoa edukiontzi horira eta papera edukiontzi urdinera botatzea. Bereizi ezin bada, berriz, edukiontzi horian utz daiteke papera baino plastiko gehiago badu, eta urdinean, plastikoa baino paper gehiago izanez gero.

Ezin dira edukiontzi honetan utzi, ezta ere, ontziak ez diren eta, beraz, errefusaren edukiontzian uzten diren era guztietako artikuluak: tupperwarrak, janaria prestatzeko silikonazko moldeak, termoak, CD eta DVD kaxak, boligrafoak, zorrozkailuak, metxeroak, koadroen edo argazkien plastikozko materialak, nezeserrak…

Plastiko birziklatuaren aldeko gure apustua (Informazio gehiago >>)

Edukiontzi urdinean, papera eta kartoia bakarrik utzi behar dira, elikadura-ontziak oro har eta kartoizko erretiluak (BM Supermerkatuetako fruta-dendakoak eta okindegikoak, adibidez) nahiz era guztietako paperak (biltzekoak, egunero erabiltzekoak, etab.).

Honako hauek ez dira edukiontzi urdinean utzi behar:

  • Brikak, nahiz eta kartoia izan horira doazenak.
  • Erabilitako ahozapiak eta sukaldeko papera, hondakin organikoen edukiontzi marroian utzi behar dira-eta.
  • Pixoihalak, konpresak eta toallatxo hezeak, errefusaren edukiontzira doazenak.

Soilik utzi behar ditugu beirazko botilak (likoreak, ardoa, cava, garagardoa, esnea, etab.) edo beirazko potoak (marmeladak, kontserbak, etab.).

Kontuz! Beira eta kristala ez dira nahastu behar. Ez dira bonbillak, ispiluak, hautsontziak, edalontziak eta baxerak utzi behar; aitzitik, horiek garbigunera edo bilketa-zentroetara eraman behar dira.

Edukiontzi honetan utzi behar dira elikagaien hondar guztiak; hala nola, fruta-azalak, arrain-arantzak, haragi-hondarrak, arrautza-oskolak edo hondarrak, te-poltsatxoak, okindegiko eta opildegiko hondarrak… Eta barazki- eta landare-hondakinak ere bai.

Erabilitako ahozapiak eta sukaldeko papera ere edukiontzi honetan utzi behar dira, hondakin organikoak edukitzeagatik eta erabili eta botatzekoak izateagatik.

Konposta sortzea Uvescon (Informazio gehiago >>)

Birziklatzen ez diren eta konposta egiteko erabili ezin diren hondakin guztiak edukiontzi honetan utzi behar dira; hala nola, konpresak, pixoihalak, toallatxo hezeak, maskotentzako harea, jostailuak, biberoiak, txupeteak, sukaldeko tresnak, zeramikazko objektuak, ilea, hautsa, zigarrokinak, etab.

BUELTATU