2023
Uvesco gizartean
Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Memoria
Gure erantzukizunak balioa eta kalitatea ematen jarraitzera eta gure ingurunearen ongizatea elikatzen jarraitzera bultzatzen gaitu, gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko asmoz. Azken batean, pertsonekin arduratsuak izan nahi dugu, bizi kalitate hobea izan dezaten laguntzeko -kalitatezko elikaduraren bidez-, haien eta beraien senitartekoen ongizatea zaindu dezaten nahi dugu, eta pertsona guztion ahaleginak elkartuz, ingurumena errespetatzeko gai izatea nahi genuke, Garapen Jasangarriko Helburuekin bat etorriz.

01
JOSÉ RAMÓN FERNÁNDEZ DE BARRENA
Gure lehendakaria
Bezeroei begira eta gure eskaintza unean uneko egoerara egokituta hazi izan gara, gure erakundearentzat negoziaezina den zerbaiti uko egin gabe: kalitatearen eta produktu freskoaren aldeko konpromisoari, hain justu. Gure ingurunearen ongizatea elikatzeko lanean jarraitzen dugu, gizarte justuagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa eraikiz. Pertsonek bizi kalitate hobea izan dezaten laguntzen dugu, haien eta beraien senitartekoen ongizatea zaintzeko aukera izan dezaten, eta pertsona guztion ahaleginak elkartuz, ingurumena errespetatzeko gai izan gaitezen, Garapen Jasangarriko Helburuekin bat etorriz.

02
GURE BEZEROENGAN DUGUN ERAGINA
Familientzako onura
Azken urtean, %20 ugaldu ditugu gure bezeroentzako aurrezki ekintzak, kalitatezko elikagaiak eskuratzeko modua errazteko eta prezioen gorakadaren eragina arintzeko. Ekintza horien artean bultzatu ditugunak: hainbat deskontu atal guztietako erosketetan -batez ere, freskoetan-, bai eta hamaika abantaila leialtze programaren bidez ere, pertsona bakoitzaren beharretara egokituta. Aurrezki horiei familia ugarientzako eta zeliakoentzako onura gehitu behar zaie (%5eko aurrezkia, erosketa guztietan).

03
GIZARTE ETA KULTURA SAREAN DUGUN ERAGINA
Ekintzak sozial eta solidarioak
Gizarte Erantzukizuneko Planean jasota dagoenez, hainbat kirol, kultura eta elkartasun ekitalditan parte hartzea dago aurreikusita. Horiek guztiek gizartearen eta pertsonen ongizatea hobetzea dute helburu, elikadura osasungarria oinarri hartuta. Hala, egoera zaurgarrian dauden eta elikagaiak eskuratzeko zailtasunak dituzten taldeei laguntzen diegu (Elikagai Bankuak, esaterako), kalitatezko elikadura sustatzen dugu (Zainduz Bizi programarekin) eta hainbat elkarterekin lankidetzan gabiltza, hala nola AECC edo ActivaTTrekin.

04
GURE PROFESIONALEN ONGIZATEAN DUGUN ERAGINA
Erakundearen ongizatea
Uvesco Taldean, konpromiso osoa dugu erakundearen ongizatearekin eta enpleguaren kalitatearekin. Gure ahaleginak lanpostu osasungarriak izatera, enplegatuen osasuna optimizatzera eta ongizatea eta konpromisoa sustatzera bideratuta daude. Hala, prestakuntza planak, kontziliazio zein berdintasun neurriak, gure profesionalen aintzatespenerako ekintzak eta tresnak ditugu, taldeen eta erakundearen arteko komunikazioa sustatzen dutenak.

05
KONPROMISOA DUGU TOKIKO ETA SASOIKO PRODUKTUEKIN
Elikadura osasungarria eta kalitatekoa
Produktu freskoarekin dugun konpromisoa da gure oinarrietako bat. Konpromiso horren ondorioz, 2023an, lehen sektorearekin eta tokiko ekoizleekin ditugun aliantzak indartu ditugu, eta horiei esker, kalitateari dagokionez, lehen mailako produktuak ditugu aurrez aurreko arreta eskaintzen dugun gure supermerkatuetako ataletan. Hala, eragina daukagu sektorearen garapen ekonomikoan eta gure ohitura gastronomikoei eusteko joeran, eta, aldi berean, gure ingurunearen ongizate orokorra bultzatzen dugu.

06
GURE JARDUERAREN ERAGINEN AZTERKETA
Iraunkorra eta eraginkorra
2023an, jasangarritasun estrategia garatu dugu, eragin positiboa izateko eta ekonomia zirkularrerantz aurrera egiteko. Datozen urteetarako gizarte eta ingurumen helburuak honako arlo hauetan daude jasota: garraio jasangarria, karbono aztarna murriztera bideratua; energia eraginkortasuna, kontsumo elektrikoan %0ko CO₂ emisioekin; hondakinak murriztea, dendetan murrizketa programa bat abian jarrita; hondakinen tratamendua eta kudeaketa, %95eko birziklapenarekin (Irungo lantegietan).
2023. urtean datu eta zifra garrantzitsuenak
295
Supermerkatuak
%27,8
Joan-etorri iraunkorrak
1.072M€
Fakturazioa
6.176
Enplegatuak
36,5M€
Inbertsioa
205,4M€
Soldatak eta onura sozialak
248M€
Bertako hornitzaileak
5,2M€
Inbertsioa prestakuntzan
626T
Elikagai bankuak
%95
Birziklapen tasa (Irungo lantegiak)
%61
Dendako emakume arduradunak
%50
Ontzietan birziklatutako plastikoa
28M€
Deskontuak, txartelak eta bonuak
101.799KWh
Energia aurrezpena
1,5M€
Onura familia ugarientzat
%10
Karbono aztarnaren konpentsazioa
2023KO ZIFRAK
BM marka
2023an, beste pauso bat eman da, produktuen aukera sorta berrikusi, eta BM marka merkaturatuta -kalitate goreneko marka propio bat sortzeko, preziorik onenean, eta haren identifikazioa hobetzeko, kontsumitzaileek hautatzeko duten gaitasuna errazteko, aukera zabalarekiko eta kalitatearekiko gure konpromisoari eutsita-.
Guztira, oinarrizko 1.200 produktuk osatzen dute BM marka, ontziratuetan eta freskoetan; hots, supermerkatuko erreferentzien %11.
BM markako erreferentziak
1.200