COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

UVESCO TALDEAREN INFORMAZIOAREN
SEGURTASUNERAKO POLITIKA

Uvesco Taldeak duen digitalizazio-estrategiaren barruan, lehentasunezko ardatza da konpainiaren jardueran eta eragiketa guztien jardunean erabiltzen den informazio guztiaren babesa eta segurtasuna.

Horretarako, informazioaren segurtasunerako politika bat (ISP) garatu du taldeak, eta hor ezartzen dira erakundearen eta bezeroen datuen konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko ekintza guztiak bideratzen dituzten printzipioak eta jarraibideak.

ISPren helburua da Uvesco era guztietako mehatxuen aurrean –barnekoak edo kanpokoak, berariazkoak edo ustekabekoak– babesteko segurtasun-mekanismoak eta sistemak ezartzea, era horretan:

  • Uvescoren izena, marka eta irudia babestuta egon daitezen.
  • Informazioa isilpean gorde dadin.
  • Informazioa osoa eta egiazkoa izan dadin, eta haren gaineko jarduera antolatu ahal izan dadin.
  • Negozioak beharra duenean, informazioa eskuragarri egon dadin.
  • Informazioa negozio-justifikazioak dituzten erabiltzaileentzako bakarrik egon dadin eskuragarri.
  • Legezko eta kontratuzko arauketa guztiak bete daitezen.

Horrela, Uvescoren ISPk esparru integral bat ezartzen du informazioaren segurtasunarekin eta araudia betetzeari buruzko auditoretzekin lotutako jarduera guztietarako. Gainera, erakundearen beharretara egokitzen da, eta urtero edo funtsezko aldaketak daudenean berrikusten da.

Segurtasunaren antolaketa, arriskuzko aktiboen kudeaketa, pertsonen segurtasuna, segurtasun fisikoa eta ingurumen-segurtasuna, komunikazioak eta operazioen kudeaketa, sarbide-kontrola, sistemen edo zerbitzuen erosketa, segurtasun-arazoen kudeaketa, negozioaren jarraitutasuna eta araudia betetzearekin lotutako gaiei heltzen die Uvescoren politikak.

Halaber, Segurtasun Batzorde bat ezartzen da, eta sail bakoitzerako berariazko neurriak xehatzen dira, informazioaren osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna ziurtatuz.

Funtsezko oinarriak:

Konfidentzialtasuna: Badakigu zeinen garrantzitsua den gure bezeroen, langileen eta bazkide komertzialen informazioa isilpean gordetzea. Informazio hori babesteko konpromisoa hartzen dugu, horretarako sarbide-kontrol egokiak eta datuak ondo maneiatzeko politika argiak ezarrita.

Osotasuna: Informazioaren osotasuna mantentzeko konpromisoa hartzen dugu, datuak baimenik gabe aldatu, eraldatu edo suntsitu ez daitezen ziurtatuz. Informazioa bidegabeki manipula ez dadin ziurtatzeko segurtasun-neurri sendoak ezartzen ditugu.

Eskuragarritasuna: Gure eragiketek etengabe eta modu eraginkorrean funtziona dezaten beharrezkoa den informazioaren eskuragarritasuna bermatzen dugu. Planifikatu gabeko etenak prebenitzeko eta, arazoak daudenean ere, negozioaren jarraitutasuna ziurtatzeko neurriak hartzen ditugu.

Helburu Nagusiak:

Bezeroei konfiantza ematea: Gure bezeroen informazioa babesten dugu, informazioaren bizitza-ziklo osoan zehar, haien datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz gure eragiketa guztietan.

Etengabeko hobekuntza bultzatzea: Etengabeko hobekuntza sustatzen dugu segurtasun-prozesuetan, informazioaren kudeaketarekin zerikusia duten prozedura, produktu eta zerbitzuetan, segurtasunaren aldeko gure jarrera indartzeko helburuz.

Eskakizunak betetzea: Informazioaren segurtasunarekin zerikusia duten legezko eskakizun, negozio-eskakizun eta bezeroekin lotutako beste eskakizun esplizitu zein inplizitu batzuk betetzeko konpromisoa hartzen dugu.

Negozioaren Jarraitutasuna bermatzea: Kontingentzia-proiektuak ezartzen ditugu zerbitzu kritikoetan, negozioaren jarraitutasuna ziurtatzeko helburuz, jarduerari eutsiz eta uneoro bermatuz informazioaren segurtasuna.

Baliabideak eta erantzukizunak esleitzea: Informazioaren segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak jartzen ditugu, eta eginkizunak eta erantzukizunak esleitzen dizkiegu Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema mantentzeaz arduratzen diren langileei.

Langileak kontzientziatzea eta trebatzea: Uvescoko langileak kontzientziatzen, trebatzen eta motibatzen ditugu Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema garatzeak eta ezartzeak negozio-helburu estrategikoak lortzeko eta haien inplikazioak sistema horrek behar bezala funtzionatzeko duen garrantziaz.

BUELTATU