COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

Uvescoren erosketa jasangarriko politika

Uvescoren erosketa jasangarriko politikaren helburua da ondasun eta zerbitzuen hornitzaileen (aurrerantzean, hornitzaileak) eta Uvesco Taldea (aurrerantzean, Uvesco) osatzen duten enpresa eta langileen arteko harremana definitzen duten printzipioak eta balioak ezartzea.

Politika honekin, erosketa-prozesu osoan txertatu nahi ditugu ESG alderdiak, jarduera komertzialaren funtzionamendu normalean, ondasunak eta zerbitzuak erosteko eta kontratatzeko jardunbide hobeak sustatzeko helburuz, horretarako kudeaketa arduratsu eta jasangarri bat erabilita.

Printzipioak:

  1. Lehentasuna emango zaio produktu fresko eta kalitatezkoari, gure bezeroei elikadura osasungarria eskaini eta, horrela, haien ongizatea zaindu ahal izateko.
  2. Ezarritako kalitate-irizpideak betetzen dituzten tokiko ekoizleak bultzatuko dira, era horretan jarduten dugun eskualdeei balioa eta aberastasuna ematen laguntzeko.
  3. Hornitzaileekiko harreman iraunkorrak sustatuko dira, elkarrekiko errespetuan oinarritutakoak eta alde bientzako lankidetza eraginkor bat bermatuko dutenak, harreman komertzial guztietan gardentasuna eta zintzotasuna sustatuz.
  4. Giza-eskubideekiko errespetua bermatu behar dute hornitzaile guztiek, eta nahitaezko eta haurren edozein lan mota debekatu, Enpresen eta Giza Eskubideen gaineko Nazio Batuen Printzipio Gidariei jarraituz.
  5. Hornitzaileek bidezko lan-baldintzak ziurtatu beharko dituzte, aukera-berdintasuna sustatuz eta sexu, arraza, erlijio, sexu-orientazio edo afiliazio politikoagatiko edozein diskriminazio modu debekatuz.
  6. Ingurumenarekiko jokaera bikaina duten hornitzaileen alde egingo da, energia- eta ur-kontsumo eraginkorra egiten dutela frogatu, ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatu eta deskarbonizazio-helburuak definituta dituztenen alde. Era berean, animalien ongizatearekin zerikusia duten ekintzak eta/edo ziurtagiriak dituzten hornitzaileekiko harremana bultzatuko da.
  7. Hornitzaile guztiek ziurtatu beharko dute haien produktu eta prozesu guztiek betetzen dituztela osasun- eta segurtasun-araudiak, eta kalitate eta segurtasuneko estandar-maila altuak izan beharko dituzte ekoizpen- eta banaketa-prozesu guztietan.
  8. Uvescok eskubidea izango du hornitzaileek kode hori betetzen dutela kontrolatzeko eta egiaztatzeko. Uvescok jakiten badu hornitzaile batek legea modu larrian urratu duela, ingurumeneko edo lan-arloko arauen arau-hauste larriak egin dituela edo ez duela honako politika hau bete, Uvescok hornitzaile horrekin duen harreman oro amaitu ahal izango du.


Uvescoren hornitzaile guztiei aplikatuko zaie politika hau. Era berean, Taldearen enpresa guztiei eragiten die, eskumendekoak barne, bai eta langile guztiei ere.

BUELTATU