COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

Jasangarritasun politika

Sortu ginenetik kalitatezko enpleguarekin, tokiko hornitzaileekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta inguratzen gaituen ingurunea gara dadin laguntzearekin dugun konpromiso irmotik sortzen da jasangarritasuna Uvesco Taldean.

Politika horretan, Mundu Itunaren 10 printzipioekin, 2030erako Garapen Jasangarriko Helburuak lortzearekin eta Klima-aldaketari buruzko Parisko Hitzarmeneko helburuekin dugun konpromisoa berresten dugu. Garapen jasangarriarekin konpromezua garatu ezezik, konpromezua dugu eraginkortasun handiagoa lortzearekin, hobekuntza jarraia eta enpresa jasangarri bezala jardutearekin.

Halaber, gure balio-katera eramaten dugu Taldearen eskueran dauden konpromiso horiek; hornitzaileen eta produktuen bitartez, operazio logistikoen eta denden kudeaketaren bitartez.

Orain arte egindako materialtasun-analisietatik sortzen dira politika honen funtsezko printzipioak eta, horrela, gure interes-talde guztien beharrak asetzeko helburua betetzen dugu, balio iraunkorra sortu maila sozialean, ekonomikoan eta ingurumen-mailan. Horrenbestez, hauexek dira Uvesco Taldearen jasangarritasunari dagozkion bost printzipioak:

  1. Ingurumen- eta gizarte-araudiak zein aplikagarriak diren guztiak zorrotz betetzea, Taldearen barruan zein kanpoan integritate- eta konfiantza-kultura bat sustatuz.
  2. Ekonomia zirkular baterantz jotzea, gure karbono-aztarna eta kutsadura murriztuz. Gero eta eraginkorragoak eta jasangarriagoak izatea baliabideen kontsumoan, gure hondakinak modu eraginkorragoan kudeatzea eta biodibertsitatea babestea. Batez ere gure prozesuetan eta erabakietan aldaketak eginda, baina baita hornitzaileen eta bezeroen artean aldaketak sustatuz ere.
  3. Langileen bizi-kalitatea hobetzea, haien behar ekonomikoak, sozialak eta emozionalak asetzea ahalbideratuko dieten kalitatezko enpleguekin. Era berean, enplegagarritasun-maila txikiagoa izan dezaketen kolektiboei enplegua lortzeko aukera erraztea (adibidez, desgaitasunen bat duten pertsonei).
  4. Gure bezeroei elikadura osasungarriagoa eta planetan aztarna txikiagoa izango duena izan dezan lagunduko dieten produktu eskuragarriagoak eskaintzea.
  5. Tokiko komunitateari eskualde erresiliente eta kohesionatuagoak sortzen laguntzea, tokiko produktuekin konpromiso handia izanda eta gauden lekuetako kausa sozialetan inplikatuta.

Jasangarritasun-politikaren kudeaketa

Jasangarritasun-politika enpresaren negozio-ereduan integratuta dago, eta denbora-espazio bakoitzeko Jasangarritasun-estrategiaren bitartez hezurmamitzen da; estrategia horrek definituko ditu epe labur, ertain eta luzera begirako ekintzak eta helburuak.

Zuzenean Enpresako Finantza eta Jasangarritasun Zuzendaritzaren esku daude Politika eta Estrategia horiek, eta enpresako arlo ezberdinetako pertsonez osatuta dagoen Gizarte-erantzukizun Korporatiborako batzordearekin batera definitzen eta berrikusten dira.

Jasangarritasun-politika horrek Uvesco Taldearen barruan garatu ahal izango diren produktu- edo prozesu-politika guztietarako babesgarri gisa balio izango du. Finantza eta Jasangarritasun Zuzendaritzak interes-taldeek espero dutena eta dituzten beharrak denboran zehar txerta eta egunera daitezen zainduko du.

Politika eta Estrategia horiek betetzeko, beharrezkoa da plantillako pertsonak parte har dezaten eta inplika daitezen. Horretarako, langileen eskura jarriko da politika hau zein informazio eta prestakuntza osagarria, bai eta haien parte-hartzea egituratzeko komunikazio-kanalak ere.

Ekintzak egikaritzeko, enpresak gaur egun dituen prozesu operatiboak zein Jasangarritasun Zuzendaritzaren berezko prozesuak erabiliko dira, baita haren kudeaketa-sistema ere.

Enpresak Jasangarritasun Estrategiari eta estrategiaren helburuei dagokionez duen egoera analizatzeko eta gai horretan jarduteko, funtsezkoa da jasangarritasun-irizpideak sortzea eta irizpideon jarraipena egitea. Berariazko aginte-taula batean definituko dira irizpideak, eta aldizka argitaratuko dira, enpresaren Finantzaz kanpoko Informazioaren Egoerari buruzko agiriaren bitartez; txosten hori enpresako zein enpresaz kanpoko pertsona guztientzako egongo da eskuragarri.

Gainera, beste erakunde batzuekin aliantzak egin ditzagun sustatuko dugu, jasangarritasunaren arloan aurrera egiteko; hala nola Elikagai Bankuekin, Mundu Itunaren Sarearekin, Basque Ecodesign Center zentroarekin, AECOC eta ASEDAS elkarteekin, GK Recycling Klusterrarekin, Basque Food Klusterrarekin, ADEGI Gipuzkoako Enpresen Elkartearekin…

BUELTATU