
2021 MAIATZA 17 • UVESCO
Jasangarritasunarekin dugun konpromisoa indartu dugu, Lean & Green ekimenarekin bat eginda
Jasangarritasunarekin dugun konpromisoarekin aurrera jarraitzen dugu. Horretarako, AECOC elkarteak sustatutako Lean & Green ekimenarekin bat egin dugu; ekimen horren helburua da enpresei 2050. urterako CO2 emisioen neutraltasuna lortzeko erronkan laguntzea.
Horrela, ekimen horren barruan, prozesu logistikoak deskarbonizatzeko azterketa bat eta ekintza-plana egingo dugu, eta ekimenaren lehen helburua lortzera eta ziurtatzera eramango gaituzten neurri zehatzak garatuko ditugu; bost urteko gehienezko epean emisioak % 20 murriztea da, hain zuzen ere, helburu nagusi hori.
Jasangarritasunarekiko konpromisoa
Ingurunearekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa da Uvesco Taldearen motorretako bat, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arloko erantzukizunean oinarrituta dagoen bere hazkunde- eta kalitate-proiektua indartzen duena.
Konpromiso horien adibidetako batzuk dira hondakinak kudeatzeko eta bereizteko sistema berria, 2020an 7.881 tona hondakin murriztea ahalbideratu duena, edo Iberdrolarekin egindako hitzarmena; horri esker, bere argindar-kontsumoaren % 100 energia-iturri berriztagarrietatik eskuratzen duen lehenengo banaketa-enpresa da Uvesco.
Gainera, gure supermerkatu guztiek dituzte poltsa berrerabilgarriak, kartoizko poltsak eta bandejak, eta bezeroen artean ere birziklapena eta berrerabilpena sustatzen ditugu, erabiltzearen poderioz puskatutako poltsen ordez poltsa berriak doan emanez.
Honako erronka hauek ditugu, besteak beste, aurten: tokiko kolaboratzaileen sarea handitzea, ibilgailu elektriko gehiago eskuratzea eta, CO2 emisioak murrizte aldera, eraginkortasun elektrikoan hobekuntzak egitea; horrela, bada, Lean & Green ekimena guztiz bat dator geure buruari jarri dizkiogun helburuekin.