
2022 AZAROA 03 • JASANGARRITASUNA
Uvescok kamioi 100% elektriko berria probatu du
Jasangarritasunaren eta CO2 emisioak murriztearen alde duen konpromisoaren barruan, kamioi % 100 elektriko berria jarri du martxan Uvesco Taldeak. Renault markakoa da kamioia, eta Irungo planta logistikoan probatu da, Gipuzkoako dendetara egunero egiten diren zerbitzuetarako. Mugikortasuneko modu berrietarantz aurrera egiten jarraitzeko eta logistika jasangarriaren funtzionamendua eta abantailak baloratzeko helburuz aurten probatzen den bigarren azterketa-fasea da.
Kamioiaren motor elektrikoari esker, 180 kilometro arteko autonomia du, eta Irungo plantatik 50 bat kilometroko ibilbide laburretarako erabili da. Energia elektrikoz soilik elikatzen denez, joan-etorri guztiak dira CO2 emisiorik gabekoak.
Kontsumo elektriko bi aldiz garbiagoa
Kasu bietan, gainera, bi aldiz garbiagoa da kontsumo elektrikoa, izan ere, erregaiek sortzen dituzten CO2 emisioak saihesteaz gain, kontsumo elektrikoaren ondoriozko karbono-aztarna murrizten ere laguntzen du, Uvescon kargatzen den energia elektriko guztia baitator iturri berriztagarri eta garbietatik. PPA (Power Purchase Agreement) akordioari zor zaio hori; PPA jasangarritasunarekin lotutako azkeneko urteotako konpromisorik garrantzitsuenetakoa da, Uvesco banaketa-enpresa aitzindari bihurtu zuena. Egoitzetan eta supermerkatuetan kontsumoa aurrezteko energia-eraginkortasuneko neurriekin batera, urtean 15.300 tona CO2 gutxiago sortzen du, ekonomiaren deskarbonizazio-estrategian bere ekarpena eginez.
Arlo horretan, hirugarren Lean & Green izarra jaso zuen 2021ean Uvesco Taldeak, AECOC erakundeak ematen duena, eta 2018-2020 aldian, prozesu logistikoetan, CO2 emisioak % 38 murriztu dituela egiaztatzen duena. Horrela, hori lortu zuten Espainiako lehenengo hiru enpresetako bat izan zen. Ziurtapen hori lortzeko, garraio-flotaren % 51 aldatu zuen Uvescok, Euro VI ibilgailuak eskuratuz; ibilgailu horiek kontsumoko eta CO2 emisioko inpaktuak murrizten dituzte. Bestalde, ibilbide logistikoak optimizatu zituen eta ibilgailu elektrikoak erabiltzen hasi zen erosketak etxera eramateko garraioan (flotaren % 35).
Uvesco ereduak, hurbileko supermerkatuen eta tokian tokiko produktuak bultzatzeko duen filosofiari jarraikiz, ingurumenarekiko errespetuzkoa den kudeaketa komertzial bat sustatzen du, ingurunean inpaktu positiboak izango dituena; horrela, inpaktu negatiboak ahalik eta gehien murriztea da urtez urte taldeak dituen eta hobetzen ari den helburu jasangarri eta erronketako bat.
Uvesco Taldeari buruz
Uvesco Taldea Espainia iparraldeko elikagai-banaketako talderik nagusienetakoa da, eta 260 supermerkatu, online denda eta lau planta logistiko ditu. Euskadin, Kantabrian, Nafarroan, Errioxan, Madrilen eta Avilan du presentzia, eta 6.000 laguni ematen die lana; horrela, zona horietan erreferente da aberastasuna, balioa eta enplegua sortzen.