
2018 AZAROA 20 • BM FRANKIZIA
Lehendabiziko BM supermerkatua Asturiasen
Ireki berri dugu lehenengo BM supermerkatua Asturiasen, Arenas de Cabrales udalerrian hain zuzen ere, Careseko ibilbidetik gertu, eta Europako Mendiak mendikatearen sarreran. BM Shop bat izango da, BM frankizia bat, alegia, eta denden kudeaketan esperientzia handia duen bertako ekintzaile batek zuzenduko du.
Sei laguneko lantaldea izango du supermerkatu berriak, eta 320 metro koadroko saltoki-azalera, 5.000 erreferentziarekin. Beti bezala, produktu freskoa izango da protagonista nagusietako bat, harategian, urdaitegian eta fruta-dendan; sekzio horiez gain, ardandegia, okindegia, lurrindegia eta produktu osasungarriak ere eskainiko ditu. Bertako produktuentzako espazio bat ere izango du supermerkatuak, kalitatearen aldeko apustua eginez, eta hurbileneko ingurunean enplegua eta aberastasuna sortzeko babesa emanez. Horrela, bada, bertako markak salduko ditugu, hala nola Solares ura, Macrile sagardoa, Los Serrano uxualak, eta bertan ekoiztutako gaztak, Berodia, Monje, Oscos eta Vidiago, besteak beste.
BM Shop berri hau Anselmo Caso kalean dago, eta honako ordutegia izango du, astelehenetik larunbatera: 09:30etik 14:30era, eta 16:30etik 21:30era.
BM frankizia
Supermerkatu berri hau 2016an martxan jarri genuen frankizia-ereduaren beste apustu bat da. Negozio propioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago, era horretan komertzio txikiaren garapena sustatuz. Frankiziadunak gure aholkularitza jasotzen du lokala bilatzeko, obrak eta tramiteak egiteko, lizentziak eskuratzeko, eta langileak trebatzeko eta dendako komunikaziorako laguntza ematen zaio. Asturiasen ireki berri dugu honekin, bost BM Shop ditugu dagoeneko: hiru Bizkaian (Gorlizen, Bilbon eta Basaurin), Kantabrian bat eta Asturiaseko hau. Nahi al duzu zure BM Shop propioa irekitzea? Jar zaitez gurekin harremanetan!