
2017 URRIA 31 • FRANKIZIA BM
Kantabriako lehenengo BM frankizia irekiko dugu
BMren frankizia-eredua iritsi da Kantabriara, Soto de Marina udalerrian (Avenida Marques del Valdecilla, 64) BM Shop berri baten irekierarekin. 325 metro koadroko azalera izango du establezimenduak, eta zazpi laguneko lantaldea.
Gure establezimendu guztien filosofian oinarrituko da supermerkatu berri hau: Kalitatea, 4.000 erreferentziatik gorako aukera zabalean; BM Supermerkatuek hiru hilabetez trebatutako profesionalen lantaldeak emango duen zerbitzuaren bikaintasunean, eta produktu freskoen aldeko apustuan, tokiko eta eskualdeko ohiko hornitzaile-sareekin lan eginez. Azken batean, kalitatezko produktu freskoa eskainiko duen komertzioa da, haragiaren eta hestebeteen sekzioak protagonista izango dituena, bai eta frutaren eta barazkien eguneroko zerbitzua ere, BM Supermerkatuen hornitzaileekin; hala nola Juan Rueda de Guemes fruta-hornitzailearekin, eta El Padro-Sobako Esperanza Trueba haragi-hornitzailearekin.
9:00etatik 15:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita denda, astelehenetik larunbatera, eta bezero-txartela erabiltzearen abantailak izango dituzte bezeroek. Bezeroentzako aparkalekua du dendak.
BM Shop frankiziak
Soto de la Marinako supermerkatu berria BM frankizia-ereduaren alde egiten dugun apustu berria da; beren negozio propioa abian jarri nahi duten ekintzaileei zuzendutako eredua da, komertzio txikia sustatzeko pentsatutakoa. 2016an abiarazi genuen gure frankizia-eredua; Bizkaian ireki zen lehenengo BM Shop denda, eta aurten eredu hori garatzen jarraituko dugu, Soto de la Marinako irekiera honekin, eta Bizkaian urte amaieran irekiko den beste batekin. BM Supermerkatuetako Denden Kudeaketako eta Marketineko zuzendari M. Angel Zamoranoren esanetan, “oso arduratsuak gara bideragarritasun-azterketetan; horrela, ez dugu edozein tokitan eta edozein preziotan irekitzen”. Ildo horretan, Zamoranok zera gaineratu du: “gure frankiziadunak erabateko bideragarritasuna duten negozioak izan daitezela ziurtatzen dugu, etorkizunera begira aukera onak dituztenak, zerbitzuan bermea eta kalitatea eskainiko dutenak, eta ekintzailearentzako errentagarriak”.
Frankiziadunak BM Supermerkatuen aholkularitza jasotzen du lokala bilatzeko, obrak eta tramiteak egiteko, lizentziak eskuratzeko, eta langileak trebatzeko eta dendako komunikaziorako laguntza ematen zaio. BM Frankizien Buru Miguel Angel Calzadak azaldu duen bezala, BM Shop bat jarri nahi duten ekintzaileek gure etengabeko aholkularitza izango dute, eta finantzaziorako laguntza. “Eredu berri hori babestu eta kudeatuko dugu, gure dendek dituzten estandar bikain berberak izan ditzaten”, adierazi du Miguel Angelek.