
2018 APIRILA 30 • BM FRANKIZIAK
Beste frankizia bat ireki dugu Basaurin
BM frankizien gure proiektuak hazten jarraitzen du. Horren erakusle da ireki berri dugun Basauriko (Bizkaia) BM Shop berria. Arizgoiti plazako 2. zenbakian dago establezimendua, eta 300 metro koadroko azalera du. Esperanza Urruchurtu da supermerkatuaren arduraduna, ekintzaile gisa eta banaketa-sektoreko kudeatzaile gisa bost urtetik gorako esperientzia duen bilbotarra; berarekin batera, sei profesionalez osatutako lan-taldea.
Gure frankizia guztiak bezala, BMren jarraibide eta balioetan oinarrituko da supermerkatu hau: produktu-sortaren kalitatea, 5.000 erreferentzia baino gehiagorekin; zerbitzuaren bikaintasuna, BM Supermerkatuek hiru hilabetez trebatutako profesionalez osatutako lantalde bati esker, eta produktu freskoaren aldeko apustua, katearen bertako eta eskualdeko hornitzaile-sare batekin lan eginez.
Hain zuzen ere, BMren hornitzaileek egunero eskainiko diote supermerkatuari fruta- eta barazki-zerbitzua; hala nola, Unanue baserriko Antton Olaizolak. Baita BM Bertako Idiazabal Jatorri-deiturako gaztak eta harategiko eta urdaitegiko produktuak ere, BMren bertako hornitzaile-sarearen eskutik.
9:00etatik 21:00etara egongo da irekita denda, astelehenetik larunbatera, erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du, eta bezero-txartela erabiltzearen abantailak izango dituzte bezeroek.
BM frankiziak
Azkeneko denda honekin, dagoeneko lau BM Shop denda ditugu martxan: bat Kantabrian (BM Soto de la Marina) eta hiru Bizkaian (BM Gorliz, BM Bilbo eta BM Basauri).
Miguel Angel Zamorano BM Supermerkatuetako Denden Kudeaketako eta Marketineko zuzendariak azaltzen duen bezala, helburu batez ere kualitatiboak ezarri ditugu frankiziekin: “Kalitatezko frankizia errentagarriak nahi ditugu, BM helburuei eta ereduari erantzungo dietenak”, dio Zamoranok; “horregatik, ez dugu edozein lekutan eta edozein preziotan irekitzen”, gaineratu du.
BM frankizien gure eredua beren negozio propioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago; lokala bilatzeko, obretarako, tramite eta lizentzietarako eta beste hainbat alderdiri buruzko etengabeko aholkularitza eskaintzen diegu ekintzaileoi, baita langileak trebatzeko eta finantzaziorako laguntza ere. Zeure negozioa jarri nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan.