
2017 URRIA 09 • FRANKIZIA BM
BBVA BM supermerkatuen frankizien planean sartu da
BM Supermerkatuetan, frankizia berrien ezarpena eta garapena bultzatzen jarraitzen dugu, negozioa martxan jartzen laguntzen duten finantza-erakundeekin akordioak eginda. Horregatik, beste lankidetza-hitzarmen bat sinatu berri dugu, oraingo honetan BBVArekin, BM Shop izenarekin, BMren ikurraren pean beren supermerkatua sortu nahi duten pertsonei beharrezko laguntza eta babesa eskaintzeko. Horrela, bestelako supermerkatuak ez dauden herri eta inguruetan komertzio txikien garapena babestu eta sustatu nahi dugu.
BBVAko Eskualde Zuzendari Luis Llorensek eta UVESCO taldeko Zuzendari Nagusi Jose Ramon Fernandez de Barrenak sinatu dute hitzarmena, Irunen (Gipuzkoa). Luis Llorensek adierazi du “lankidetza-hitzarmen hau sinatzearen helburua da Uvesco Taldearen negozioaren finantza-beharrei erantzutea eta asoziatutakoen lehiakortasuna indartzea, eta BBVAk enpresen ekosistema indartzeko duen konpromisoaren ondorio da". Uvesco Taldeko zuzendari nagusiak, berriz, zera esan du: “hitzarmen hauek bestelako supermerkatuak ez dauden herri eta inguruetan komertzio txikien garapena sustatzen dute, eta ekintzaileei laguntzen diete”.
Hitzarmen berri honi esker, erakundeak lehentasunezko baldintzak eskainiko dizkiete frankiziadunei, bai finantza-alderdiei dagokienez, bai aholkularitzari dagokionez. Aholkularitzari dagokionez, frankizietan interesa dutenen esku jarriko da komertzioen kudeaketa integraleko aditu bat, eta jarraipen-batzorde bat sortu da, erakunde bietako ordezkariz osatutakoa, jasotako proposamenak aztertu eta hitzarmena ebaluatzeko. Finantza-alderdiei dagokienez, mailegu bereziak eskaintzen dira supermerkatuak jartzeko higiezinak eta beharrezko ekipamendua erosteko.
Hitzarmen hau BM Shop frankizia-ereduaren garapenerako beste urrats bat da; iaz jarri genuen abian eredu hori, eta beren supermerkatua jarri nahi duten Euskadi, Nafarroa, Kantabria eta Errioxako ekintzaileei zuzenduta dago. Hitzarmen horrekin, BBVA proiektua babesten duten beste bi erakunderi gehitzen zaio, Sabadell bankuari eta Kutxabanki, hain zuzen ere.