
2016 EKAINA 29 • FRANKIZIA
BM Supermerkatuek hitzarmena sinatu dute Kutxabankekin, BM frankiziak abian jartzeko
BM Supermerkatuek lankidetza finantzariorako hitzarmena sinatu berri dute Kutxabankekin, BM frankizia berriak ezartzen eta garatzen laguntzeko. Hitzarmenaren helburua da beharrezko duten laguntza eskaintzea BM markaren babesean BM Shop deritzen supermerkatu propioak jarri nahi dituzten pertsonei. Era horretan, beste era bateko supermerkatuentzako aukerarik ez dagoen herri eta inguruetan komertzio txikiak babestu eta sustatu nahi dira.
Akordioa Uvesco Taldeko Zuzendari Nagusiak, Jose Ramon Fernandez de Barrenak, eta Gipuzkoako Xehekako Bankako Zuzendariak, Ander Aizpuruak sinatu dute, urtebeteko iraupenarekin eta urtero luzatzeko aukerarekin.
Akordio honi esker, Kutxabankek lehentasunezko baldintzak eskainiko dizkie frankiziatuei aholkularitzan eta esparru finantziarioan. Aholkularitzari dagokionez, frankizietan interesa dutenen eskura merkataritzako kudeaketa integralean espezialista bat jarriko du Bankuak, eta erakunde biek ordezkaritza izango duten jarraipen-batzordea sortuko da, jasotako proposamenak aztertu eta akordioak finkatzeko. Esparru finantziarioan, Kutxabankek mailegu bereziak eskainiko ditu supermerkatuak ezarriko diren higiezinak eta behar duten tresneria guztia erosteko. Gainera, frankiziek era honetako negozioen eguneroko kudeaketarako produktu zehatzak eskuratu ahal izango dituzte, tartean Kutxabanken Negozio Kontua, edota salmentarako TPV gailu modernoak, salerosketen segurtasuna hobetzeko.
Akordio honekin beste urrats bat egin du Uvesco Taldearen BM Shop frankizien ereduak. Duela urtebete jarri zen abian eredu hau eta supermerkatu bat zabaltzeko asmoa duten ekintzaileei zuzendua da, Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Errioxan. “Beste supermerkatuek tokirik ez duten herri eta zonaldeetan merkataritza txikia babestea da gure helburua”, adierazi du Uvesco Taldeko zuzendari nagusiak, eta gaineratu du “Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait merkatarirekin harremanetan gaude, urte amaieran lehen BM Shopak zabaldu ditzaten”.