
2016 ABUZTUA 31 • BM FRANKIZIA
Banco Sabadell ere BM frankizien planera sartu da
BM supermerkatuetan aspaldi sustatzen ari gara frankizia berrien ezartzea eta garapena negozioa abian jartzen laguntzen duten finantza-erakundeekin akordioak sinatuz. Horrela, abuztuan, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu Sabadell bankuarekin. Aurretik beste finantza-akordio batzuk sinatu ditugu beste erakunde batzuekin. Esaterako, Kutxabankekin, antzeko akordio bat sinatu genuena joan den ekainean.
Helburua da beharrezko laguntza ematea BMrekin beren supermerkatua (BM Shop direlakoak) sortu nahi duten pertsonei. Horrenbestez, beste mota bateko supermerkatuentzat lekurik ez dagoen eremu eta herrietan merkataritza txikiari laguntzen eta sustatzea da gure xedea.
Akordioa Uvesco taldeko zuzendari orokorrak, José Ramón Fernández de Barrenak, Pere Casasek, Sabadell Bankuko Frankizien zuzendariak eta Joseba Gondrak, Sabadell Bankuko Iparraldeko Enpresen zuzendariak sinatu dute eta urtebeterako izango da. Hala ere, urtero luzatu ahalko da.
Hitzarmen horri esker, Sabadell Bankuak lehentasunezko baldintzak eskainiko dizkie frankiziadunei aholkularitza eta finantza mailetan. Aholkularitzari dagokionez, saltokien kudeaketa osoan aditua den pertsona bat egongo da frankizietan interesa duten pertsonen zerbitzura, eta bi erakundeetako ordezkariz osatutako jarraipen-batzorde bat ere sortuko da jasotako proposamenak berrikusteko eta akordioa ebaluatzeko. Finantza-mailan, mailegu bereziak eskaintzen dituzte supermerkatuak jarriko diren higiezinak eskuratzeko eta behar duten ekipamendurako.
Frankizia berriek mota honetako negozioen eguneroko kudeaketa errazteko bereziki diseinatutako produktuak izango dituzte, hala nola Negocio kontua edo salmenta-puntuko terminalak (ST), salerosketa eragiketen segurtasuna hobetzeko.
BM Shop
Akordio hau, Uvesco taldeak iaz abian jarri zuen eta beren supermerkatua martxan jarri nahi duten Euskadiko, Nafarroako, Kantabriako eta Errioxako ekintzaileentzat den BM Shop frankizien eredua garatzeko beste urrats bat da. “Beste mota bateko supermerkatuentzat lekurik ez dagoen eremu eta herrietan merkataritza txikiari laguntzen eta bere garapena sustatzea da xedea”, adierazi du Uvesco taldeko zuzendari orokorrak. “Dagoeneko zenbait merkatarirekin jarri gara harremanetan Bizkaian eta Gipuzkoan, urte honen amaieran lehen BM Shop irekitzeko helburuarekin”.