COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2015 AZAROA 23

1. argazkia

2015 AZAROA 23      FRANKIZIAK

BM frankizia: Etorkizuneko zure apustua

Nahiko al zenuke zure negozio propioa eduki eta nola hazten den ikustea? Orain, baduzu horretarako aukera, lider baten eskutik. BM FRANKIZIA ereduarekin, errentagarritasunik handiena eskuratuko duzu, dituen marjinei eta kudeaketaren eraginkortasunari esker. Elkar zaitez gugana, eta egin ezazu apustu etengabe hazten ari den sektore baten alde.

BM Supermerkatuak eta Uvesco Taldea liderretako batzuk dira elikadura sektoreko banaketan; hedapen-, garapen- eta ezarpen-prozesu betean daude Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Kantabria probintzietan. Ia 200 establezimendu, banaketarako bi biltegi guztira, 25.500 m2-ko azalerarekin eta produktu freskoak banatzeko eta manipulatzeko hiru plataforma ditugu.

BM, aldea dago

Gure filosofia oso argia da, BMn aldea dagoela, alegia. Beren lehengaiak mimatzen dituzten eta produktuak kontsumitzeko sasoi onenean daudenean ekartzen dizkiguten tokian tokiko ekoizle eta hornitzaileekin lan egitea gustatzen zaigu. Gure hornitzaileak zure hornitzaileak izango dira. Gure enpresa-filosofian ekoizleak zaintzea, langileei arreta eskaintzea eta bezeroekiko zerbitzua lehenesten ditugu.

Kalitatearen eta marka liderren aldeko apustua

BM Supermerkatuetan kalitatearen aldeko apustua egiten dugu, erabateko asebetetasuna bermatzen diguten gure marka liderren artikulu onenen aldeko apustua. Konfiantza osoko produktuak, zure apalak gehien saltzen diren produktuez betetzeko. Kalitate oneneko produktu freskoak eta gure zonako arrantzale, abeltzain, nekazari eta ekoizleen tokian tokiko produktuak.

BM Shop: auzoan erostea

Azkeneko urteotan, auzoko komertziorako itzulera nabari da. Jendeak gero eta gehiago baloratzen ditu denda txikiek eta saltzailearekiko harreman zuzenak eskaintzen dituzten erosotasuna eta erabilgarritasuna. Hurbileko erosketak gero eta bezero gehiago dauka.

Horregatik, zeure BM Shop propioa zabaltzera animatzen zaitugu. Bezeroek erraz, eroso eta hurbil erosketak egiteko auzoko supermerkatua, kokaleku egokia duena. Denda-eredu erosoa eta errentagarria, frankizia gisa funtzionatzen duena eta ezaugarri oso argiak dituena:

  • Tamaina ona: 250 metro koadrotik gora. Gure herri eta hirietako milaka auzotan dauden lokal askoren antzerako tamaina ertaina.

  • Frutategi eta harategi sekzioak: Produktu galkorretan egiten den inbertsioa optimizatzen duen produktu freskoa.

  • 4.000 erreferentzia baino gehiago: Marka liderretako produktuen aukera zabala, paregabeko aukera ziurtatzen duena.

  • Askatasuna, ordutegiei dagokienez: Hiri, herri eta auzo bakoitzak bere berezitasunak baititu. Zure ordutegia egokitu ahal izango duzu, eta irekitzeko eta ixteko ordutegia aukeratzeko askatasun osoa.

Aholkularitza eta finantza arloko erraztasunak

BMk etengabeko aholkularitza eskaintzen du, esparru guztietan. Lokala bilatzeko laguntzatik hasi eta zu trebatzeko etengabeko zerbitzuraino. Babestua senti zaitezen nahi dugu; horregatik, BMk bere ezagutza guztia jartzen du zure esku, partekatuko dugun abentura honek arrakasta izan dezan. Badakigu hasierak ez direla inoiz errazak izaten. Denbora laburrean gastuak pilatzen dira, inbertsioari errentagarritasuna ateratzeko astirik izan gabe. Horregatik, BMk finantza arloko askotariko erraztasunak eskaintzen dizkizu; horri esker, askoz errazagoa izango zaizu zure negozioa abian jartzea.

Marketin tresnak

BM Supermerkatuek zure esku jartzen dituzte beren tresna guztiak, gehiago saldu ahal izan dezazun. Publizitatea, liburuxkak, saltokirako kartelak eta BM Txartela.

Frankiziaduna egiteko moduari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, dei iezaguzu 902 100 555  telefonora edo idatzi franquicias@uvesco.com helbide elektronikora.

Elkar zaitez BMrekin eta parteka ezazu gure arrakasta.

BUELTATU