COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2024 EKAINA 04

1. argazkia

2024 EKAINA 04      JASANGARRITASUNA

Uvescok Adegik ematen duen Garapen Jasangarriko enpresaren saria jaso du

Uvescok Adegik ematen duen Garapen Jasangarriko enpresaren saria jaso du, pertsonak eta ingurunea zaintzearekin duen konpromisoagatik Donostiako Fabrikan egin zen ekitaldia maiatzaren 30ean, Enpresaren Egunaren barruan, Iñigo Urkullu jarduneko Lehendakaria eta Gipuzkoako enpresa munduko eta erakundeetako ordezkari ugari bertan zirela.

Uvescoren izenean, Miren Sotomayor Finantza-zuzendaria eta Amaia Ortiz de Elguea Jasangarritasun arloko arduraduna egon ziren, eta aitortza hau eskertu zuten saria jasotzerakoan. Miren Sotomayorrek zera adierazi zuen: “Uvescoren helburua da gure ingurunean ongizatea elikatzea. Elikatzea ez baita elikatze hutsa. Izan daiteke gure hornitzaileekin dugun harremana sendotzea, tokiko ekoizleari laguntza edo babesa ematea edo gure pertsonak zaintzea. Gure dendak ditugun auzoak, gure deskontuekin lagun egiten diegun kolektiboak eta bezeroak zaintzea, horrelaxe ulertzen dugu gure ingurunea”.

Sari hau baino lehen, beste batzuk ere jaso ditu berriki taldeak; hala nola, Espainiako lehenengo banaketa-enpresa izan da Uvescoren jasangarritasun-estrategia ziurtatzen duen AENOR-en 100% Zirkularra ziurtagiria lortzen. Horri gehitu behar zaio Espainiako lehenengo enpresetako bat izan dela AECOC erakundearen Lean & Green hiru izarrak lortzen ere, karbono-aztarna murriztu izanagatik eta kontsumitutako energia elektrikoaren % 100 iturri berriztagarriak erabilita kontsumitzeagatik, eta Zero Hondakin ziurtagiria, Irungo plataformetan hondakinak sailkatzeko eta birziklatzeko kudeaketagatik.

BUELTATU