
2024 OTSAILA 05 • ZIURTAGIRIAK
Uvesco, AENOR sozietatearen Ekonomia Zirkularraren ziurtagiria lortu duen lehenengo banaketa-enpresa
Jasangarritasuna eta ingurumena zaintzea lehentasun bilakatu dira Uvesco Taldearentzat, horrela, hondakinak kudeatzeko, emisioak murrizteko eta elikadura osasungarria eta tokiko ekonomia sustatzeko ekimen aitzindariak bultzatzen ditugu Jasangarritasunean eta Gizarte-erantzukizun Korporatiboan oinarritzen den estrategiari esker, AENOR sozietatearen Estrategia % 100 Zirkularraren Ziurtagiria eskuratu duen elikagai-banaketako lehenengo enpresa izan gara, ekonomia zirkularrarekin dugun konpromisoaren erakusgarri.
Horretarako, ekonomia zirkularrarekin zerikusia duten Uvescoren proiektuak ez ezik, jasangarritasunaren beste arlo batzuk ere aintzat hartu ditu ziurtapen-enpresak, alderdi sozialak eta gobernantzari dagozkion alderdiak kasu. Amaia Ortiz de Elgea Uvescoren Jasangarritasuneko arduradunak dioen bezala, “ziurtagiri hau lantalde osoak, ditugun ia 300 supermerkatuetan zein plataforma logistikoetan, gure ingurunearen etorkizuna, gure etorkizuna, sustatuko duten jardunbide jasangarriak ezartzeko egindako lanari ematen zaion saria da. Horregatik, material birziklagarrien aldeko apustua egiten dugu, gure dendetan hondakinak ahalik eta gehien murriztearen aldekoa eta, jakina, tokiko eta hurbileko produktuaren aldekoa, horixe baita gure ereduaren funtsa, eta horrekin gure ingurunean balioa sortu eta kontsumoak murrizten baititugu”.
Jasangarritasun-estrategiaren barruan, nabarmentzekoak dira ondorengo ekintzak: janari-hondakinak murriztearen aldeko apustua –banaketa-enpresen erronkarik handienetakoa–, eraginkortasun-neurrien bitartez, hala nola iraungitzeak kudeatzeko sistema bat ezarrita; hondakinen kudeaketa, AENOR-en 0 Hondakin ziurtagiria eskuratu zuena; eta CO2 emisioak murrizteko ekintzak. Azkeneko arlo horretan, AECOC-en Lean&Green hiru izar eskuratu ditu erakundeak, hainbat ekimeni esker, hala nola ibilbideak optimizatuta, furgoneta elektrikoak erabilita eta, mugikortasun jasangarriko formula berrietan aurrera egiteko, kamioi elektrikoekin probak eginda. Eta denda jasangarri eta eraginkorrerako eredua garatu dugu, energia aurrezteko neurriak ezarrita eta I+G+b-aren arloa garatuta.
Estrategia digitalean ere aurrerapenak egin ditugu, zerbitzuan, planta logistikoetan eta bezeroarekiko harremanen garapenean eraginkorragoak izatea ahalbideratzen diguten hobekuntzekin.
Auditoretzak Uvescok ezarritako ekintza guztiak analizatu ditu AENOR-ek, eta ezarri diren helburuak estrategiarekin bat datozela egiaztatu du.