
2021 ABENDUA 30 • UVESCO
Uvescok hirugarren Lean & Green izarra eskuratu du, CO2 emisioak murrizteagatik
Uvesco Taldeak (BM Supermerkatuak eta SUPER AMARA) hirugarren Lean & Green izarra lortu du; bereizgarri horrek egiaztatzen du erakundeak % 38 murriztu dituela CO2 emisioak bere prozesu logistikoetan, neurketa horretarako datuak eskuratzeko prozesuetan kalitate-maila handiarekin. Hiru urte bakarrik behar izan ditu Uvesco Taldeak erronka hori lortzeko; 2018an hasi zen bere karbono-aztarna neurtzen, helburu horretarako finkatutako epea baino askoz lehenago, eta Espainian erronka hori lortzen duten lehenengo hiru enpresen artean dago.
Uvescok ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa saritzen duen bereizgarria da; kasu honetan, baita Nazio Batuen Erakundearen “Klimaren aldeko Ekintza” deritzon Garapen Jasangarriko 13. Helburuarekikoa ere. Aztarnaren neurketan plataforma logistikoetako emisioak eta plataforma horietatik supermerkatuetarako garraioko emisioak jasotzen dira. Uvescok ingurumen-aztarna murrizteko ezarri dituen eta hirugarren Lean & Green izarra lortzeko bide eman dioten ekintza nagusiak izan dira: lehenik eta behin, plataformetan energia-kontsumoko eraginkortasun-neurriak ezartzea, hala nola argiztapen naturala hobetzea, argiztatze-ekipoen ordez led argiak jartzea, instalazio elektrikoak berritzea, eta mantentze-ekipoak eta kargagailuak ordeztea eta eredu eraginkorragoak jartzea; bestalde, elektrizitate-kontsumoaren % 100 dator energia-iturri berriztagarrietatik; eta, azkenik, supermerkatuak hornitzeko garraio-ibilbideak optimizatu ditu Uvescok, bai eta horretarako erabiltzen diren kamioien % 51 ordeztu ere, eta horien ordez Euro IV ibilgailuak erabiltzen hasi. EYk ikuskatutako karbono-aztarnaren murrizpenaren kalkuluan, kalkulurako oinarrizko datuen kalitatea ere baloratu da, eta irismenak egindako ibilbideen % 100 eta garraiatutako paleten % 100 hartu duela kontuan.