
Ekintzak sozial eta solidarioak
Gure balioetako bat: bezeroekiko hurbiltasuna
Bezeroekiko dugun hurbiltasuna da ehun sozialean eragiteko aukera ematen digun eta gu parte gareneko komunitateari gure balioaren zati bat ematea ahalbidetzen digun konpromisoetako bat.
Gure balioetako bat: bezeroekiko hurbiltasuna
Horrela, gure konpromisoa gizarte jardueretan parte hartzera bideratzen dugu, non kirola, jarduera fisikoak eta elikadura egokia bultzatzen diren. Eta, halaber, egoera ahulean eta gutxiengoan dauden edo elikadura eskuratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei laguntzea. Bestalde, kirol klubei eta kultura elkarteei lagunduz ere bultzatu dugu gizarte jarduera.
Eragina komunitatean
Komunitatearen osasuna eta ongizatea hobetzea
3.256.000€
Elkarteak eta kolektiboak
751.000€
Familia ugariak
1.551.000€
Elkartasuna, kultura eta kirola
953.000€
Elikagai bankuak
566T
Elkarteei, familia ugariei, intolerantzia duten pertsonei, elikagai bankuei eta gizarte, kultura eta kirol jarduerei laguntzea

KOMUNITATEKO ELKARTE SAREA AKTIBATZEN
Hainbat elkarterekin ditugun akordioen bidez ea erosketetan aurrezteko eskaintzen ditugun aukeren bide:
Gure ezarpen eremuetako zeliakoen elkarteak
Hainbat elkarterekin ditugun akordioen bidez izan ohi dugu eragina komunitatean, eta horiei beren jarduera gauzatzen laguntzen diegu, eta, halaber, erakunde horietako bazkideei erosketetan aurrezteko aukera eskaintzen diegu.
Hitzarmen horien artean, nabarmentzekoa da urteetan zehar, gure ezarpen eremuetako zeliakoen elkarteekin dugun harreman jarraitua. Elkarte horiei babesa ematen diegu, beren jardueraren garapenerako lagungarriak dituzten etekinen bidez. Horrela, kolektibo horren onura bateratuan, bizi kalitatean eta ongizatean eragiten dugu. Baina azpimarragarriena da, akordio horren bidez, glutenarekiko intolerantzia duten gero eta pertsona gehiago babesten ditugula. Pertsona horiek elkarte horiei atxikita daude, eta gure supermerkatuetako erosketa guztietan deskontu berezi bat jaso dezakete.
Hitzarmenak gizarte kolektiboekin
Era berean, inguruan kirol eta kultura jarduerak egiten dituzten gizarte kolektiboekin beste akordio batzuk ditugu, hala nola Irungo Santiagotarrak, Tafallako Peña Sport eta Castro Urdialeseko La Marinera.
Bezeroentzako abantailak
Atal honetan, era berean, bezeroen abantaila programaren bitartez, gure jarduerak eragina dauka inguruko beste enpresa batzuetan eta hango langileengan ere. Zehazki, honako hauekin gabiltza lankidetzan: Jasokunde Kooperatiba, Laguntasuna Kooperatiba, Volkswagen Nafarroa, Sociedad Vascongada de Publicaciones, Petronor, ITP Zamudio, Bridgestone, Bilboko Zubiarte Merkataritza Gunea eta DV harpidetza kluba.

ELIKAGAIETAN AURREZTEA
Familia ugariak, intolerantziak dituzten pertsonak eta elikadura osasungarria:
Familia ugariak
Hamar urte baino gehiago dira %5eko deskontu berezia eskaintzen duen programa bat garatu genuela, kolektibo horiek supermerkatuetan egiten dituzten erosketa guztietarako -eta horrek dakar erosketa saskian eta familia ekonomian asko aurreztea-. 2023an, deskontu programa honi atxikitako 16.969 familia ugarik guztira 1,5M€ aurreztea lortu zuten.
Familia ugari onuradunak: 16.969
Deskontua: %5
Guztira aurreztutakoa: 1,5M€
Intolerantziak dituzten pertsonak
Glutenarekiko intolerantzia duten pertsonei mesede egiten dien aurrezki programa Zeliakoen Elkarteekin lortutako akordioaren bidez gauzatzen da. Akordio hori indarrean dago BM Supermerkatuetan eta 3.143 pertsonak parte hartzen dute. Kasu honetan, gastu handiagoa duen sektore baten ekonomiari laguntzeaz gain -glutenarekiko intolerantzia duten pertsonentzako produktu espezifikoen kontsumoagatik-, merkatuan bere neurriko produktu aukera lortzeko zailtasunak dituen kolektibo bati babesa ematen zaio; izan ere, gero eta aitorpen handiagoa izan arren, produktu aukerak beste erreferentzia batzuenak baino txikiagoa izaten jarraitzen baitu.
Glutenarekiko intolerantzia duten pertsona onuradunak: 3.143
Deskontua: %5
%5eko deskontua aplikatzen zaie euren erosketa guztiei, eta, beraz, beste produktu batzuk ere deskontuarekin kontsumi ditzakete -adibidez, frutak eta barazkiak, glutenik gabeko produktu espezifikoak ez izan arren, elikaduraren oinarria baitira-.
Uvesco osasuntsua; mesede egiten dizuten elikagaiak
Gure saltokietan elikadura osasungarrira bideratutako gune bat dago, eta bertan markak eta produktu bereziak biltzen dira, hainbat intolerantzia mota dituzten pertsonentzat eta kolektibo minoritarioen elikaduraren osagarri. Hala, glutenik gabeko produktu espezifikoen berrehun erreferentzia baino gehiago ditugu (galletak, magdalenak, ogia, pizzarako oinarriak, edariak…), baina osasuna eta elikadura zaintzen duten eta bezeroei zuzendutako beste bioproduktu batzuk ere baditugu, eta ez nahitaez intolerantziaren batekin lotutakoak.
Era berean, gero eta marka gehiagok adierazten dute beren artikuluak “glutenik gabekoak” direla. Jaki horiek saltokietako beste gune batzuetan egon ohi dira.

EKINTZA SOLIDARIOAK
629T eman dizkiogu Elikagai Bankuari.
Elikagai Bankuari egunero emandako produktuak
Elikagai Bankuekin dugun lankidetza berez hartu dugun konpromisoa da, eta hamar urte baino gehiago daramatzagu buru-belarri bi garapen helburu handi betetzeko asmoz.
Alde batetik, elikagaiak eskuratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei laguntzen diegu, eta hori funtsezko erantzukizuna da, gaur egun saihestezina, elikagaien sektorearentzat. Lankidetza horren bidez, egunero produktu bolumen handia bideratzen dugu, inolako interesik gabe, eta, hala, Gipuzkoako elikagai emaile nagusietako bat gara -bi planta logistiko daude bertan-, eta urtez urte handitzen ari da, gainera.
Eta, beste alde batetik, konpromiso hori funtsezko jarduera da iraunkortasunari eta ekonomia zirkularrari dagokienez. Batetik, eragina du bazterketa arriskuan dauden kolektiboen elikaduraren hobekuntzan, eta, bestetik, eragina du taldeak elikagaiak alferrik galtzeko joera murrizteko duen helburuan.
2023an, gure Super Amara saltokietan egindako “Último minuto” programak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elikagai Bankuaren aitorpena jaso du, Elikagaiak Alferrik Galtzearen aurkako Europako Astearen esparruan. Eta hala izan da bi helburu iraunkor betetzen dituen ekimena delako: behar handiena dutenei laguntzea -zehazki, 20.000 familiari baino gehiagori-, eta elikagaiak alferrik galtzeko joera murriztea, iraungipen programa kudeatuta.
Elikagaiak Jasotzeko Kanpainak
Urterik urte, Elikagai Bankuek antolatzen dituzten kanpainetan ere parte hartzen dugu, eremu guztietako gure supermerkatuetan horretarako espazioak lagata, eta, hala, kolektibo horri ematen diogun laguntza indartzen dugu. Horietan, kontsumitzaileek dohaintza ekonomikoak eta produktu ekarpenak egiten dituzte.
Kanpaina hauetan, dendetako espazioa lagatzen dugu, bilketaren logistikaren berri ematen dugu, eta, gainera, bezeroen ekarpenen %7ko ekarpena egiteko konpromisoa dugu. Guztira, 2023ko maiatza eta azaroko kanpainetan, 590.170 euro eta 423 tona jaso ditugu, herritarrek emanda, eta horiek Elikagai Bankuen beharrei erantzuteko erabili ditugu.
2023an elikagaien bankuei egindako ekarpenen guztizko batura (eguneroko ekarpenak + kanpainetako ekarpenen %7) 629 tonakoa da.

GIZARTE ETA KULTURA JARDUERAK
Behar handiena duten kolektiboekiko elkartasuna, emakumearen parte hartzea zein garapena eta herritarren ongizatea hobetzea, ohitura osasungarriak sustatuta.
AECC-Minbiziaren aurkako Elkartearekin egindako elkarlana
2023an egindako jardueren artean, bat da nabarmentzekoa, ongizatean eta osasunean duen eraginagatik: AECC-Minbiziaren aurkako Elkartearekin egindako elkarlana, hainbat kanpainatan lagundu baitiogu. Adibidez, sentsibilizazioan, BM Supermerkatuetako establezimenduen bidez, Azaleko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna eta Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna direla-eta kanpainak eginez, non 3.000 euroko dohaintza egin genion AECCri, kaltetutako familien bizi kalitatea hobetzeko.
Hipertentsioaren Mundu Eguna
Tronbosiaren prebentzioa eta dibulgazioa, Activa'TT elkartearekin
Era berean, prebentzio eta dibulgazio programa bat jarri dugu abian, Activa’TT elkartearekin, tronbosiari buruz kontzientziatzeko. Esparru horretan, dohaintzak erakartzeko kanpaina bat egin zen dendan, bezeroentzat. Gainera, 9.000 euroko dohaintza egin zen, elkartearentzat, gaixotasun horren gaineko prestakuntza, sustapen eta ikerketako programetarako. Hirugarrenik, Taldeko langileei zuzendutako jardunaldi bat egin zen, eta, bertan, test mediko bat egin zitzaien, tronbosiari aurrea hartzeko diagnostiko eta jarraibideekin.
Gluzemia neurtzeko programa
Gabonetako Super Amara Kontzertu Solidarioa
Laguntza solidarioa zabaldu egin zen, eta gure inguruan garrantzitsuak diren beste erakunde eta talde kulturalei lagundu genien, horrela eragin bikoitza lortuta: kultura eta hezkuntza musikalari eustea, eta egoera ahulean edo gizartean baztertuta bizitzeko arriskuan dauden kolektiboei laguntzea.
2023an, Gabonetako Super Amara Kontzertu Solidarioa antolatu dugu Los Secretos taldearekin, Donostiako Kursaalean, LAGAELen mesedetan (Adikzioak, abusu arazoak eta adikzio emozionalak pairatzen dituzten emakumeei laguntzeko elkartea).
Beste kultura eta gizarte jarduera batzuk
Kultura eta gizarte arloko beste jarduera askotan parte hartu dugu, eta han izan gara, ekitaldiak egiteko materiala edo produktuak ematen.

BABESLETZAK ETA KIROL KLUBAK
Bizimodu osasungarriak ezinbestean behar du bizitza aktiboa izatea eta ariketa fisikoa egitea. Horregatik, kirola sustatzen duten taldeak lehentasunezko lankidetza ardatza dira Uvesco Taldearentzat, zeinak hitzarmenak dituen inguruko klub eta elkarte ugarirekin. Hitzarmen horiei esker, indartu egiten dugu bizimodu osasungarriaren balioak sustatzen dituzten, eta, gainera, gizarte kohesioa, errespetua eta berdintasuna sortzen duten jarduerekin dugun konpromisoa. Gizartearen alderdi guztietan parte hartu dugu eta, beraz, zuzeneko eragina daukagu bizi kalitatearen hobekuntzan. Horrela osatzen da herritarren ingurunean eta bizitza sozialean daukagun eragina.
Kirol klubak
Real Sociedad de Futbol, S.A.D.
Real Union Club de Irun, S.A.D.
ACT Eusko Label liga
Hondarribia Arraun Elkartea
Emakumeen BM Bilbo Santutxu
Isuntza Arraun Elkartea
Eibar Kirol Elkartea
Athletic Club
Deportivo Alaves
Bidasoa Eskubaloi Kirol Kluba
Txirrindularitzako Euskadi Fundazioa
Super Amara BAT
Super Amara Bera Bera
Realzale programa
Realaren “Realzale” programan parte hartu dugu, eta 2023an 6.000 bezerok lortu dituzte onurak.

KIROLA ETA OHITURA OSASUNGARRIAK
Klubekin egindako akordioez gain, 2023an, herritarren parte hartzea duten beste jarduera batzuetan esku hartu dugu eta komunitatearen bizi kalitatea eta ohitura osasungarriak hobetzen eragina dutenak.
Esku hartze hori, oro har, oinezkoen lasterketetan eta tokiko kirol ekitaldietan dago oinarrituta –bereziki, emakumeen edo haurren parte hartzea bultzatzen dutenak edo helburu solidarioak sustatzen dituztenak–. En estas actividades, aportamos bolsas de avituallamiento para las personas participantes (con barritas energéticas, agua, galletas… ); colocamos hinchables y arcos de meta; y producimos material para los eventos (camisetas, viseras… ).
2023an, 100.000 anoa poltsa banatu ziren.

04/2
Ekintzak sozial eta solidarioak
Gure balioetako bat: bezeroekiko hurbiltasuna