
2014 EKAINA 19 • EUSKO JAURLARITZAREKIN HITZARMENA
EJ eta Uvesco bertako produktuen alde
Eusko Jaurlaritzak eta Uvesco Taldeak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute euskal arrantza eta nekazaritza bultzatzea helburu duena. Konbenioa Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuneko kontseilari Arantza Tapiak eta Uvesco Taldeko zuzendari orokor José Ramón Fernández de Barrenak sinatu zuten Donostiako Aquariumean ekainaren 16an ospatutako ekitaldian. Ekitaldian BM eta SUPER AMARA-kin egunero lanean diharduten ekoizleen ordezkaritza zabala egon da.
Akordioak, 3 urtetarako iraupena duena, bi alderdien produktu berriak merkaturatzeko, nekazaritzako elikagaien euskal enpresei eta ekoizleei laguntzeko eta Elikagaien Kalitatea eta Segurtasunaren alorrean ikerketak bultzatzeko konpromisoa jasotzen du. Besteak beste, Euskadiko elikagaiak gehiago saltzea eta horien presentzia areagotzea ahalbidetzeko plan berezi bat ere garatuko da, elikagaien sustapenerako urteko egutegi bat zehaztuko da, produktuak kalitatearen bereizgarri batez behar bezala seinaleztatuko dira eta prestakuntza eta informazio alorretan jarduerak egingo dira.
Bertako ekoizleei laguntzea da BMren filosofiaren zutabeetako bat, duela 40 urte baino gehiago sortu zenetik duen erronka, eta helburu bikoitza du: batetik, produktuen kalitatea eta freskotasuna bermatzea eta, bestetik, bertako ekonomiari eusten laguntzea. Gaur egun bertako 100 ekoizle txiki baino gehiagorekin egiten du lan, Euskadin dauden elikagai industria ia guztiekin esaterako. BMk harategi, frutategi eta arrandegietan saltzen dituen produktu fresko guztietatik gutxi gorabehera %30 bertako ekoizleena da, eta asmoa da datozen 5 urteetan %50era iristea.