COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO
 

Ardura gure DNAn
Gizarte, ekonomia eta ingurumen mailan

Banaketaren sektorea bizirik eta etengabe aldatzen ari den sektorea da, eta haren jarduerak eragina du bere ingurunean, enpresa-mozkinetik harago. Uvesco taldean hasiera-hasieratik jabetu gara sortzen ditugun ondorioez, eta mozkin ekonomikoez harago, hausnarketa estrategiko bat egin dugu. Horren emaitza gisa, gizartearekin eta gure ingurunearekin hartu nahi ditugun konpromisoak identifikatu ditugu, konpromiso horiek gurekin elkarlanean aritzen diren pertsona eta eragile guztien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen baitute. Gure DNA osatzen duten alderdiak dira.

Horrenbestez, arduratsuak izatea gure izaeraren eta gure jarduera ulertzeko moduaren baitan egon da eta dago. Hasiera-hasieratik gauzatu dugun konpromisoa da, enplegua sortuz, komunitateari balioa emanez, gure tokiko ekoizleekin lan eginez eta bezeroarentzako kalitatezko zerbitzu bikaina garatuz.

Orain, hausnarketa sakonagoa egin dugu, eragile dinamizatzaile eta aktibo gisa ditugun indarguneak areagotzeko eta detektatzeko eta, hala, indargune horiek denon ongizaterako erabiltzeko. Gainera, gure gizartearen eskaerei, kezkei eta premiei erantzuteko aukera eman digu, eta ahalik eta hobekien lan egiten jarraitzea ahalbidetu digu, gure seme-alabentzat mundu hobea lortzeko.

Horregatik guztiagatik, gure  R marka sortu dugu. Gure izaera irudikatzen du, baita gure jarduerarekin balioa gehitzeko gure kezka ere. Gainera, gu presente gauden komunitatean eragiten duten ekintza guztiak hartzen ditu barne: izaera ekonomikokoak -enplegua sortzea, lehen sektorearekin itunak egitea-, gizarte-izaerakoak -lankidetzak kulturarekin, kirola, bazterturiko gizataldeentzako edo gizatalde zaurgarrientzako laguntzak-, eta ingurumen-izaerakoak -ingurumen-aztarna murrizteko ekimenak-.

BUELTATU