
2015 ABUZTUA 06 • ELIKADURA
Abuztuan hegaluzea erregea da
Udan guztiok gozatzen dugu atuntxikiaz, baina BMn bereziki egiazko atuntxikiaz gozatzen dugu, amuarekin arrantzatzen denaz. Horrek atuntxikia banaka arrantzatzen dela esanahi du. Horrela kalitate oneneko arrainak hauta daitezke eta, gainera, nahigabe beste espezie batzuk harrapatzea ekiditen da, itsas hondoa aldarazteko arriskua uxatuz.
Finean, amu bizi izeneko artea baliatzen da, Euskal Herriko eta Kantabriako flotetan oso hedatua dagoen modalitatea, berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran sartu ostean. Amu biziz egiten den arrantzarako lau eta sei metro arteko kanaberak erabiltzen dira. Horrela, kanaberak atuntxiki-masen gainera bota eta itsasontzira hurbilarazten dira amuak erakarrita, tarteka bizirik dauden arrainak jaurtitzen baitira uretara. Jaki modura erabiltzen diren espezieak arrain txikiak dira, esate baterako, antxoa, sardina, txitxarro txikia eta berdel txikia.
Horregatik eta guztiok egiazko atuntxikiaz, amuarekin arrantzatzen denaz, gozatzen jarraitu ahal izateko, BMn erraz jartzen dizuegu. Abuztuaren 22ra arte, edozein erosketa eginda eta BM txartela erakutsiz, % 20eko deskontu modura balia daitekeen bale bat lor dezakezu, gerora, abuztuaren 29ra arte, atuntxikia erostean erabiltzeko.
Itsas portuak eta itsasontziak
Hauek dira gure atuntxikiaren itsas portu nagusiak: Hondarribia, Getaria, Pasaia, Bermeo, Ondarroa, Santoña, Santander, Laredo edo Colindres.
Eta hauek dira atuntxikia amua baliatuta arrantzatzeko erabiltzen diren itsasontzi nagusietako zenbait: Santa Ana, Hermanos Castillo (Getaria), Kukuarri, Itsas Lagunak, Attona Domingo, Nuevo Rober, Hermanos Barranco, Tuku-Tuku (Hondarribia), Begoñako Ama, Demar, Alnike (Bermeo), Kalamua, Ondarzabal, Totaio (Lekeitio), Ongi Etorri (Ondarroa), El Marinero, Siempre Diablillo, Siempre Rufo (Santander), Nuevo Chisu, Virgen Ponderosa, Aitana del mar, Panelo Villa (Laredo), Salvador Padre, Madre Consuelo, Madre Lita (Santoña), Torre Quintana, Río Masma, San Roque Divino, Mar Caribe (Colindres)