COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2021 OTSAILA 03

2021 OTSAILA 03      UVESCO

Uvescoren 2020ko balantzea, pandemiak markatutako urtea, 954 milio euroko fakturazioarekin

COVID-19a iritsi zenean, Uvescok helburu hauek ezarri zituen 2020rako: alde batetik, hornikuntza bermatzea; eta, bestetik, ekonomia suspertzea supermerkatu berriak irekita, tokiko hornitzaileekiko konpromisoa indartuta eta enplegua sortuta.

Zailtasunak zailtasun, Uvescok hedapen-plana mantendu du, eta, hala, 7 supermerkatu propio ireki ditu: 1 Santanderren (Kantabria), 1 Zarautzen (Gipuzkoa) eta 5 Madrileko Erkidegoan (Majadahondan, Las Rozasen, Colmenar Viejon, San Sebastián de los Reyesen eta Madrileko hirigunean). Horrez gainera, dendak berriztatu ditu; aipatzekoak dira, besteak beste, Simply kateari 2019an Bizkaian erositako hamaika supermerkatuetako berriztatze-lanak eta Iruneko eta El Escorialeko (Madril) saltokietako eraberritze erabatekoak. Aipatzekoa da, halaber, azken urte honetan 5 frankizia martxan jarri izana.

Uvescok tokiko hornitzaileekin duen konpromisoa indartu izanaren emaitza gisa, ohiko hornitzaileekiko lankidetza eta laguntza areagotu dira, haien produktuak salmahaietan eskainiz eta erreferentzia berriak ezarriz. Hala, 2020an 237 milioiko kopurura iritsi gara; % 23ko hazkundea izan da 2019ko datuekin alderatuta.

Enplegu-sorkuntzari dagokionez, hedapen-planaren eta lantaldea indartzeko prozesuaren emaitza gisa, 5.664 langilerekin eta 543 lanpostu berrirekin itxi da urtea. Datu horiek kontuan hartuta, Uvesco erreferente bat da bere inguruan aberastasuna, enplegua eta balioa sortzen. Prestakuntzaz ari garela, 4,6 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du, profesional onenak eta zerbitzu onena lortzeko.

Laburbilduz, urtearen amaieran Uvescok 240 supermerkatu propio ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, Kantabrian, Nafarroan, Errioxan, Madrilen eta Ávilan, eta, halaber, onlineko denda, lau instalazio logistiko eta 13 BM Shop frankizia ere bai. Hori guztia lortu ahal izateko, 38 milioi euroko inbertsioa egin du denda berriak irekitzeko eta berriztatze-lanetarako.

Partida horretaz gainera, taldeak beste 18,5 milioi euro jarri ditu prebentziorako eta segurtasunerako (lantaldearen eta bezeroen segurtasuna bermatzeko), lantaldea indartzeko, eta langileen aparteko ahalegina saritzeko.

Ahalegin horri esker eta aurtengo testuinguru bereziaren eraginez, Uvescok 954 milioi euroko fakturazioa izan du, 2019an baino % 23 gehiago; eta, Nielseneko kontsultarien arabera, 1,08 puntuko hazkundea izan du merkatu-kuotan.

BUELTATU