COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2022 APIRILA 04

1. argazkia

2022 APIRILA 04

Uvescok merkatu-kuotari eutsi dio 2021 urtean

Artean pandemiak markatutako urtea izanik, 2021aren bukaeran, Uvescok aurreikuspen guztiak gainditu eta 936 milioi euroko fakturazioa lortu zuen. Hedapen-planari dagokionez, guztira 19 establezimendu ireki zituen: obra berriko 7 supermerkatu (5 Madrilgo Autonomia Erkidegoan, bat Logroñon eta beste bat Castro Urdialesen) gehi Condis kateari Madrilen erositako 12 dendak. Horrez gain, 15 supermerkaturen ezinbesteko eraberritzea egin du Euskadiko eta Nafarroako hainbat herritan BM ereduari eutsi ahal izateko. Azken urte horretan ere 7 frankizia berri jarri dira martxan. Hori guztia gauzatu ahal izateko, 65 milioi euroko inbertsioa egin du.

Enpleguaren sorkuntzari dagokionez, taldeak 5.927 profesional zituen urtearen amaieran hedapen-plan horren ondorioz, lehen baino 263 lanpostu gehiago alegia, eta horrenbestez, enpleguaren sorkuntzaren erreferenta izaten jarraitzen du bere ingurunean.

Era berean, tokiko hornitzaileen aldeko konpromisoa sendotu izana ohiko hornitzaileekiko lankidetzan eta sostenguan islatu da, hauen produktuak erakusmahaietan ikusgai jarriz eta erreferentzia berriak gehituz. Horrela, 2021ean, 240 milioi euroko inbertsioa egin da erosketa arloan tokiko 400dik gora hornitzaileren mesedetan, inbertsioa bere horretan mantenduz 2020ko kopuruekin alderatuta. Horretarako, hiru jarduera-ildo jorratu dira: produktuaren garapena lehen sektoreko ohiko hornitzaileekin batera, aliantza berriak eta erosteko azaleraren handitzea, irekiera berriei esker.

 

BUELTATU