COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2016 MAIATZA 11

1. argazkia

2016 MAIATZA 11      INAUGURAZIOA

Uvescok handitu eta berritu egin du Irungo plataforma logistikoa

Uvesco Taldeak inauguratu du Irungo plataforma logistikoa eraberritu eta handitua; han hartzen eta tratatzen dira taldearen produktu freskoak. Bentas auzoan dago planta hori, Bidaurre Ureder industria-gunean; goitik behera eraberritu da, eta azalera 1.000 metro koadrotan handitu da. Horrela, 8.400 metro koadro ditu gaur egun. Hiru helburu bilatzen ziren: azpiegituren edukiera bermatzea, datozen urteetan jarduera handitzea aurreikusten dela kontuan hartuta; plantako lan-kalitatea hobetzea, eta produktu freskoen tratamendu onena lortzea.

Zazpi milioi euroko inbertsioa egin da obra horietan; Uvesco Taldeak produktu freskoetan espezializatzeko eta bezeroei kalitate oneneko produktuak eskaintzeko duen konpromisoarekin eta ahaleginarekin bat datorren proiektua izan da. Horrela, aurreikusten da planta horretatik egunero produktu freskoz betetako 500 pale, 100 tona baino gehiago, aterako direla; zifra horiek bikoiztu ere egin litezke handitzearen ondorioz. Eraberritze horri esker, gainera, erreferentzia berriak ere sar daitezke, eta dendetako eskabideak manipulatzeko eta prestatzeko prozesuak optimizatzeko aukera ere ematen du.

Planta horretan tratatu eta biltegiratuko dira –orain arte egiten zen bezala– frutak, barazkiak, arrandegiko produktuak eta produktu izoztuak, eta Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Errioxako 82 supermerkaturi emango die zerbitzua. Gainera, bi moila gehiago izango ditu, bederatzi guztira: hiru frutentzako, bi arrainentzako, bat produktu izoztuentzako eta hiru dendetara bidaltzeko eskabideentzako.

Eraberritze-lanetan, aurrerapen teknologiko berrienak ezarri dira plataforman; horiei esker, gaur egungo lan-prozesuak hobetuko dira eta banaketako behar berriei egokitu. Horretarako, irrati-frekuentziako teknologia ezarriko dute, baita lantoki horretan lan egiten duten 40 langileen ergonomia hobetuko duten paketatzeko metodo berriak ere.

Araso: Produktu freskoen bigarren plataforma logistikoa

Bentas auzoko plataforma hobetuta eta handituta, Uvesco Taldeak bere gune logistiko gisa sendotu du Irun; hiri horretan bertan, Araso industria-gunean, dauka orain dela bi urtetik bigarren plataforma bat, haragi-produktuetara bideratutakoa. Hain zuzen ere, lantoki hori martxan jartzeari esker berregituratu ahal izan ditu instalazioak taldeak. 9.000 metro koadroko azalera dauka bigarren plataforma horrek; 12,5 milioi euroko inbertsioa egin zuen taldeak, eta haragi-produktuen eta hotzeko produktuen zerbitzu-gaitasuna bikoiztea ahalbideratu zion. Gainera, ordura arte Bentaseko planta logistikoan okupatutako espazioa arrain, fruta eta barazkientzako erabiltzeko aukera eman zion. Gaur egun, batez beste, 17 tona haragi irteten da egunero Arasoko plantatik, eta bere gaitasuna bikoitz dezake.

500 enplegu Irunen

Irun da taldearen jatorrizko hiria; eta, bi plataforma logistiko horiez gain, bere egoitza eta bederatzi establezimendu ere badauzka Irunen bertan. Horrela, Irunen bakarrik 500 langile dauzka taldeak; Gipuzkoan, guztira, 1.300 laguni ematen die enplegua. Gauzak horrela, probintzian enplegu gehien sortzen duten enpresetako bat da.

 

BUELTATU