Jasangarritasunaren eta ingurumena zaintzearen aldeko gure konpromisoaren ildotik, emisioen % 10 konpentsatu dugu, Gipuzkoako Borondatezko Karbono-funtsaren bitartez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen departamentuak aldaketa klimatikoaren Gipuzkoako Naturklima Fundazioarekin lankidetzan bultzatzen duen egitasmoa da, eta proiektuaren helburua da enpresaren arloan karbono-aztarna konpentsatzea. Gipuzkoako 39 enpresak hartu dute parte aurten. Eskuratzen den konpentsazioa Gipuzkoako leheneratze ekologikoko bi proiektutarako bideratuko da, tokiko ingurumen-ekimenak bultzatzeari balioa emanez; alde batetik, Molinaoko ubidearen leheneratze ekologikoa egingo da, Donostian, eta bestetik, mikro-hezeguneak sortuko dira Irungo Lasain-Gogortegi inguruan..
“Bigarren urtez hartu dugu parte, eta ekimen honek gure jasangarritasun-estrategia lantzen jarraitzeko aukera ematen digu eta, aldi berean, konpentsazio hori gure hurbileneko natura-ingurunearen zati bat berroneratzeko eta zaintzeko erabiliko da”, adierazi du Amaia Ortiz de Elgea Uvesco Taldeko Jasangarritasun arduradunak.
Egitasmo honetan parte hartu duten enpresek aitortza jaso zuten pasa den ostiralean, haien karbono-aztarna borondatez konpentsatu izanagatik. Naturklima Fundazioaren egoitzan egin zen ekitaldia, Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatu eta Naturklima Fundazioko lehendakaria buru zela; enpresa kolaboratzaileen ordezkariak ere egon ziren ostiraleko ekitaldian. Guztira, 11.000 tona CO2 baliokide konpentsatu dira, 115.000 eurotan baloratzen dena.