COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2022 IRAILA 28

1. argazkia

2022 IRAILA 28

Uvescok bat egin du animalien ongizatearen aldeko oilaskoaren europar konpromisoarekin

Uvescok bat egin du Oilaskoaren Europar Konpromisoarekin (ECC European Chicken Commitment) animalien ongizatearen estandarretan hobekuntzak bultzatze aldera bere oilasko-produktuetarako (% 100ean oilasko freskoan, izoztuan eta "De aquí/Bertako" produktuetan beti ere % 50a oilaskoa izanik) 2026 urtea helburu izanik. 19 herrialdetako 36 erakundek sustatutako ituna da.

Horrela, Europar Batasuneko gaur eguneko legeak eta araudiak betetzeaz gain, konpromiso horrek ekoizpenean zenbait kalitate-eskakizun betetzea ezartzen du, hala nola gehienezko biltegiratze-dentsitatea ezartzea, mantso hazten diren espezieak hautatzea eta ingurumena hobetzearekin zerikusia duten beste jarduketa batzuk, argiztapen naturala eta airearen kalitatea, besteak beste.

Era horretan, taldeak beste urrats bat egin du animalien ongizatearekin duen erantzukizunean. Beste konpromiso batzuk ere hartuak ditu dagoeneko, esaterako, 2025. urterako, merkaturatzen dituen arrautza guztiak zein taldeak berak prestatzen dituen jakietan erabiltzen diren arrautza guztiak kaioletatik aske dauden oiloenak izateko erronka lortzea.

Halaber, Uvesco taldeak Welfair ziurtagiria du “Bertako/Deaqui” eta “Selecta” hegaztietan, animaliak baldintza onetan eta sufrimendurik gabe daudela ziurtatu, eta animaliek elikadura ona eta bizitoki egokia dutela, osasun-egoera onean daudela eta espeziearen ezaugarriei dagokien jokabidea duela bermatzen duena. Ziurtagiri hori “Bertako Untxia” eta “Selecta” Duroc txerri ontziratuari aplikatzeko prozesuan dago.

BUELTATU