
2020 MARTXOA 18 • UVESCO
Uvesco Taldea elikaduraren balio-katea digitalizatzeko proiektu batean parte hartzen ari da
Elikaduraren eta teknologiaren sektoreetako bederatzi enpresa ari dira lankidetzan “E-Food 4.0” ekimenean, eta helburua da Euskadiko elikaduraren eta gastronomiaren balio-kateko prozesuen digitalizazioan aurrera egitea eta, horrekin, besteengandik bereiztea, gero eta zorrotzagoa den merkatu batean.
Proiektu horrekin, lortu nahi dena da parte hartzen duten enpresetako hobekuntza teknologikoko eta ikerkuntza-hobekuntzako sailak bateratzea, adimenari, eraginkortasunari eta jasangarritasunari dagokionez prozesuak hobetzea ahalbideratuko dutenak. Horrez gain, lankidetza- eta elkartruke-dinamikak eta beste sinergia batzuk sortzea, nekazaritzako elikagaien sektorearen eraldaketa digitaleko prozesuen eredutzat balio dezaten.
Era horretan, enpresak 4.0 industriara egoki daitezen ahalbideratzen du, haien lehiakortasuna handitzeko eta gaur egungo kontsumitzailearen –gero eta hobeto informatuta dago eta gero eta zorrotzagoa da– eskaria asetzeko gako gisa. Halaber, balio-kateko eragileen arteko harremanean eta automatizazioan aurrera egitea, era horretan prozesuak optimizatzeko eta bertako kalitatezko elikagai osasungarriak eskuratzeko.
Produktu freskoan espezializatzea
Testuinguru horretan, Uvesco Taldeak, ekimen horretan parte hartuta, produktu galkorrekiko eta Euskal Herriko lehen sektorearekiko konpromisoa sendotu nahi du –horixe da bere supermerkatu-ereduaren oinarrietako bat–, eta 4.0 teknologiaren aplikazioan aurrera egitea, kalitateari, trazabilitateari eta jasangarritasunari dagokienez; kontzeptu horiek funtsezkoak dira produktu freskoaren eta kalitatezko elikagaien espezializazioan erreferentziazko enpresa izaten jarraitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak bultzatu du E-food 4.0 programa, eta Europar Batasunak finantzatzen du, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) bitartez. Gainera, Hazitek Estrategikoak deialdian sartzen da; programa horrek industria-ikerkuntzako proiektu handiak finantzatzen ditu, EAEko enpresa-sektorean eta Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (2020) sartzen diren espezializazio-esparruetan.
Uvesco Taldearekin batera, ekimen honetan parte hartzen ari dira Angulas Aguinaga, Ameztoi Anaiak, Artadi Alimentación, Auzo Lagun, Biolan Microbionsensores, Eurobanan Logística Norte, Inser Robótica eta Técnicas Reunidas de Panadería, eta Azti, Tekniker eta AARC eragile teknologikoak ari dira kolaboratzen.