COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2024 OTSAILA 27

1. argazkia

2024 OTSAILA 27      2023 DATUAK

Uvesco 1.072 milioi eurora iritsi da 2023an, 6.000 profesional baino gehiagoko lantaldearekin

Enplegua sortzea, hedatzea, tokiko produktu freskoaren aldeko apustua, jasangarritasuna eta eragiketetan eraginkortasuna izango dira Uvesco Taldearen lehentasunak 2024an. Horixe izango da plana, handituz joan den inflazioak eta kontsumitzailearen ohituren aldaketek markatutako aurreko urte zaila marjinak doitzean eta promozio-esfortzuak areagotzean oinarritu dugun estrategiari esker gainditu ondoren.

% 8,8ko hazkundea izan da emaitza eta, horrela, 1.072 milioi euroko salmenta gordinak lortu ditu Taldeak, 6.176 profesionalez osatutako lantaldearekin; horrek esan nahi du 200 langile gehiago zituela ekitaldia ixterakoan. Horrenbestez, ingurunean enplegua sortzen erreferente izaten jarraitzen dugu eta, gainera, 5,2 milioi euroko inbertsioa egiten dugu prestakuntzan, hau da, langile bakoitzeko 850 euro ingurukoa.

Hedapen-planari dagokionez, guztira 11 establezimendu ireki zituen Taldeak: lau Madrilgo Erkidegoan (Vallecas, Fuenlabrada, Paracuellos eta Pozuelo de Alarcón udalerrietan), eta hiru iparraldeko zonan: Azkoitian, Gasteizen eta Iruñean. BM Shop lau frankizia berri ere ireki ditu Uvescok, Gipuzkoan, Bizkaian, Kantabrian eta Aragoin. Nabarmentzekoa da, bestalde, goitik behera eraberritu ditugula Gipuzkoa eta Bizkaiko hiru supermerkatu. Plan hori guztia gauzatu ahal izateko, 36,5 milioi euroko inbertsioa egin da.

BM Supermerkatuak eta Super Amara kontuan hartuta, 294 supermerkaturekin itxi zuen 2023a Taldeak (Euskadin, Kantabrian, Nafarroan, Errioxan, Madrilen eta Avilan). E-commerce plataformari dagokionez, % 18ko igoera izan du salmentetan, eta % 9 bezero kopuruan.

BUELTATU