COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2023 MARTXOA 22

1. argazkia

2023 MARTXOA 22      UVESCO

Uvesco % 5 hazi zen 2022an, eta 265 supermerkatu ditu

Mozkin-marjinak doitzean eta promozio-esfortzuak handitzean oinarritutako estrategiarekin, 2022. urte zail bati aurre egin dio Uvesco Taldeak, eta % 5,3ko hazkuntzarekin itxi zuen ekitaldia, azkeneko urteetako hazkuntzaren ildoan, 986 euroko BEZaren salmenta garbiak lortuta. Produktu-sortaren eta zerbitzuaren kalitatean eta tokiko produktu freskoaren aldeko apustuan oinarritzen den Taldearen ereduari esker, gainera, Madrilgo Erkidegoko banaketaren 10 enpresa onenen artean sartu da Taldea, erkidego horretan ezarri eta 5 urtera, Nielsen aholkularitza-enpresaren datuen arabera.

Hedapen-planari dagokionez, 7 establezimendu propio ireki zituen Taldeak 2022an: lau Madrilgo Erkidegoan (Pozuelo, Galapagar, Madril erdigunea eta Valdebebas); eta beste hiru iparraldean: Irunen, Sopelan eta Torrelavegan. Nabarmentzekoa da goitik behera eraberritu dituela Uvescok Euskadi, Kantabria eta Madrilgo hainbat udalerritako hamar supermerkatu, eta Bizkaia eta Arabako bost frankizia gehitu zaizkiela denda propioei. Aldi berean, lau BM frankizia berri ireki ditu Gipuzkoan, Nafarroan (2) eta Madrilen (hango lehenengoa).

Plan hori guztia gauzatu ahal izateko, 36 milioi euroko inbertsioa egin da. BM Supermerkatuak eta Super Amara kontuan hartuta, Taldeak Euskadin, Kantabrian, Nafarroan, Errioxan, Madrilen eta Avilan 264 supermerkatu propiorekin, 19 BM Shop frankiziarekin eta e-commerce plataformarekin amaitu zuen 2022ko ekitaldia; plataforma horrek % 16ko igoera izan du salmentetan.

BUELTATU