
2017 MAIATZA 04 • HEDAPENA
BM Supermerkatuek Gigante katearen integraziorako plana jarri dute martxan
Albiste garrantzitsua dugu zuei emateko: Madrilgo Komunitatean eta Avilan ezartzeko etapa hastera goaz. Gigante katea erosita, kate horren 16 supermerkatuetan gure negozio-eredua ezarriko dugu, zerbitzu pertsonalizatu eta bikainean, tokian tokiko produktu freskoen aldeko apustuan eta produktu aukera zabala eskaintzearekiko konpromisoan oinarritutakoa.
Establezimenduen integraziorako plan horri esker, katearen jarduerari eutsiko zaio, 312 lagunez osatutako lantaldea integratu egingo da eta 16 supermerkatuetako saltokiak egokituko dira.
Eraberritzearen lehenengo fasea
Dagoeneko abian dago prozesuaren lehenengo fasea; fase horretan, itxi egingo dira dendak abenduaren 29tik maiatzaren 8ra, produktu aukera berria sartzeko eta instalazioetan hobekuntza-lanak egiteko. Gainera, moldatu egingo dira dendan, eta BMren ikurra jarriko zaie. Aurreikuspenen arabera, ia bikoiztu egingo da gaur egungo erreferentzia kopurua (5.000 izatetik 9.000 izatera) eta handiagoa izango da produktu freskoen presentzia; horrela, frutak eta barazkiak, urdaitegiko produktuak eta haragia eta arraina bihurtuko dira dendetako protegonista.
Bestalde, egun horietan, langileak trebatuko dira dendetan bertan, beren eguneroko jardunean gure negozio-eredua sar dezaten.
Pixkanaka zabalduko ditugu denda berriak, maiatzaren 9an hasi eta 12ra arte, astelehenetik igandera arteko ordutegi ezberdinekin:
- Maiatzaren 9an, asteartea, irekiko ditugu honako hauek: BM Collado Villalba, Manzanareseko BM Hoyo, Villanueva de la Cañadako BM Luna eta Moralzarzaleko BM Capellania.
- Maiatzaren 10ean, asteazkena: BM Alpedrete, El Escorialeko BM Constitucion, BM Torrelodones eta Moralzarzaleko BM Herradura.
- Maiatzaren 11n, osteguna: BM Arenas de San Pedro, Guadarramako BM Jarosa, BM Navas del Marques eta Villanueva del Pardilloko BM Juan Carlos I.
- Maiatzaren 12an, ostirala: Guadarramako BM San Miguel, Madrilgo BM Cartagena, BM Cercedilla eta Villanueva del Pardilloko BM Real.