GURE PROFESIONALEN ONGIZATEAN DUGUN ERAGINA

Uvescoko lantaldea

Gure helburua da erosketa esperientziarik onena eskaintzen duten supermerkatuen enpresa izatea. Eta helburu hori lortzeko, funtsezkoa da gure profesionalak ondo egotea. Horregatik, Uvesco Taldeak erabateko konpromisoa du Erakunde Ongizatearekin, eta horrek, jakina, gure profesionalen ongizatea barne hartzen du, 3. Garapen Iraunkorreko Helburuaren ildotik (pertsonen osasuna eta ongizatea).

Horrela, hainbat praktika ditugu, hori lortzen laguntzeko.

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO EGOKIA BULTZATZEN

Informazioa eta komunikazioa

Informazio eta komunikazio egokia bultzatzen dugu, bai erakundetik pertsonengana (aldizkariak, buletinak, etab.), bai alderantziz, pertsonengandik erakundera (iradokizunen postontziak, pertsonen ordezkariak…).

Alde batetik, gure liderren bidez komunikazio eta informazio zeregin bat garatzen dugu, ongizatea sustatzearen onurak ulertzen laguntzeko, erakunde mailan, euren buruarentzat, beren taldeentzat eta beren emaitzentzat, eta, horrenbestez, erakundearen emaitzentzat. Bestalde, lidergoa gure komunikazio ardatzetako bat den arren, ez da bakarra. Horregatik, norbanakoaren erantzukizuna ere eskatzen dugu.

Tresnak

  • UVESCONNECT KANALA: Albisteetara, informazio korporatibora, iraupen laburreko hainbat gairen prestakuntzetara, langilearen klubera (CLUVESCO) eta taldeko langile gisa dituzten beste abantaila batzuetara sartzeko online tresna.
  • UVESCO INFO: Inprimatutako argitalpen pertsonalizatua, langileei erakundeko lan arlo eta gaurkotasunezko gai nagusiak ezagutarazteko.
  • ARDURDUNEN BILERA: Dendako arduradunek dendako lantaldeekin hilero egindako bilerak, emaitzak bateratzeko.
  • ALDIAN BEHIN POSTERRAK DENDARA BIDALTZEA.
  • IRADOKIZUNEN POSTONTZIA.
  • NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA.

Bestalde, funtsezkoa da gauzatutako planei buruz taldeek egindako balorazioa jasotzea. Balorazio horiek azterlan psikosozialen eta konpromiso galdetegien bidez jasotzen dira. Galdetegi horiek urtero bidaltzen zaizkie enplegatu guztien %25i. 2022an, 78 egin ziren guztira.

LANA ETA BIZITZA PRIBATUA KONTZILIATZEAREN ALDE EGITEA ETA BERDINTASUNA SUSTATZEA

Lana eta bizitza pribatua kontziliatzea

Funtsezkoak dira lanaren eta bizitza pribatuaren arteko kontziliazioa hobetzen eta bultzatzen duten eta pertsonen berdintasuna sustatzen duten baliabideak:

BERDINTASUN BATZORDEA: Berdintasun Batzorde bat dugu, taldea osatzen duten enpresa bakoitzeko. Batzorde horietan profesionalak biltzen dira, horretarako prestatuak. Profesional horiek erakunde esparruan berdintasuna sustatzeko hainbat estrategia eta praktika hausnartu, aztertu eta proposatzen dituzte.

«BERDINTASUNARI ETA ALBORAPENARI» BURUZKO PRESTAKUNTZA: Giza Baliabideetako Departamentuak, zeinaren kide guztiak «Berdintasunari eta alborapenari» buruzko prestakuntza daukaten, praktika horiek diseinatu, garatu, ezarri eta jakinarazten ditu, barne komunikaziorako hainbat kanalen bidez.

SENTSIBILIZAZIOA ETA AHALDUNTZEA: Azken urteotan, emakumeak sentsibilizatzeko eta ahalduntzeko zeregin garrantzitsua egin dugu, gizonek tradizioz euren esku izandako erantzukizunak eta lanpostuak har ditzaten –komunikazio, prestakuntza eta sustapen kanpainen bidez–.

Genero berdintasunaren alde egiten dugun apustuan, emakumeek betetzen dituzte supermerkatuetako erantzukizuneko postuen %61.

ERANTZUKIZUNEKO POSTUETAN ARI DIREN EMAKUMEAK

%61

KONTZILIAZIOA HOBETZEKO NEURRIAK, SUPERMERKATUETAN, ZENTRAL LOGISTIKOETAN ETA BULEGOETAN

Lantaldeen lan kontziliazioa da beste puntu gako bat. Ildo horretan modu aktiboan ari gara lanean, dendako lantaldeei eragingo dieten hobekuntza berriak gehitzeko, enplegatuaren esperientzia hobetzearen eta bezeroaren esperientzia hobetzearen arteko oreka bilatzeko. Azken urteotan, besteak beste, neurri hauek txertatu ditugu:

  • Adingabeak edo mendekotasuna duten adinekoak zaintzeko baimen berriak edo horien hobekuntzak.
  • Lanaldia murrizteko ereduak, egunak urteko aste edo hilabete batzuetan metatuta.
  • Adingabeak zaintzeko udako edo Aste Santuko eszedentziak.
  • Eskolara egokitzeko garaietarako baimenak (adibidez, Gipuzkoan).
  • Urtean asteburu batzuk hartzea, Gipuzkoan edo Bizkaian…
  • Telelana bulegoetan.
  • Logistika zentraletan eta bulegoetan, ordutegi malgutasuna eta lanaldi trinkoak, ostiraletan eta udako hilabeteetan.

ENPLEGUAREN EGONKORTASUNA, GURE ZUTABEETAKO BAT

Lanpostuen egonkortasuna

Enpleguaren egonkortasuna ere pertsonak kudeatzeko gure sistemaren zutabeetako bat da. 2022 amaieran, 5.941 langile zeuden plantillan, guztira, Uvesco Taldean; alegia, azken urteetan egin dugun hedapenaren ildo beretik, denda berriak irekita. Gainera, aurten, Bizkaiko eta Arabako bost supermerkatu frankiziadunetako lantaldeak gehitu dira gure lantaldera. Guztira, gertakari horren ondorioz, 75 pertsona sartu dira Uvescon.

Dena dela ere, lan egonkortasunean 1etik gorako ratioa dugu (*); hau da, kontratu mugagabea duten profesionalak gehiago dira egiturazko lanpostuak baino (1,02 mugagabe, egiturazko lanpostu bakoitzeko). Horrek indartu egiten du Uvescok bere inguruan enplegua sortzen duen eta ekonomia bultzatzen duen talde gisa duen posizioa, eta Nazio Batuek markatutako 8. Garapen Ekonomikoaren Helburua (Lan duina eta hazkunde ekonomikoa) lortzen laguntzen du.

*FTE MUGAGABEAK (Full Time Employes) 2022. urteko batez besteko egiturazko lanpostuekin zatituta lortutako emaitza.

PLANTILLA, GUZTIRA

5.941

LAN EGONKORTASUNAREN RATIOA

>%1

PLANTILLA: 5.941

PLANTILLA, ADINAREN ARABERA

  • 45 urtera arte: %48,89
  • 45 urtetik gora: %51,11

ANTZINATASUN TARTEAK

  • 0 eta 10 urte bitartean: %47
  • 11 urtetik gora: %53

GENEROAREN ARABERA

  • Plantilla, guztira: %69 emakumeak – %31 gizonak
  • Saltokiak: %76 emakumeak – %24 gizonak
  • Galkorren sekzioak: %70 emakumeak – %30 gizonak
  • Zentralak eta biltegia: %23 emakumeak – %77 gizonak
  • Supermerkatuetako arduradunen postuak: %61 emakumeak – %39 gizonak

LAN DENBORAREN ARABERA

  • Lanaldi partzialeko kontratuen % (%17)

LANALDI PARTZIALEKO KONTRATUEN %, GENEROAREN ARABERA

  • %74 emakumeak
  • %26 gizonak

LEGEZKO ZAINTZAGATIK LANALDI MURRIZKETA DUTEN PERTSONEN %, PLANTILLA OSOAREKIKO

  • %7

 

KONPETENTZIAK ETA TREBETASUNAK GARATZEKO PRAKTIKAK

Trebetasunen prestakuntza eta garapena

Ongizatearekiko dugun konpromisoak gure langileen prestakuntzari ere eragiten dio, hori baita gure balio bereizgarrietako bat, eta ahalegin handia bideratzen dugu horretara.

Lehenik eta behin, erakundearen barruan rol berri bat hartzen duen pertsona orok rola hartzeko behar besteko prestakuntza jasotzen du.

2022KO SARRERA/ALDAKETARAKO PRESTAKUNTZA ORDUAK (1.500 pertsona)

      • Supermerkatuko langileak: 162.385,82
      • Bulegoko eta biltegiko langileak: 20.341,20

Gainera, 2022an, 50 prestakuntza jarraitu baino gehiago egin dira, lanposturako konpetentziak eta trebetasunak garatzera bideratuak. Guztira 21.091 ordu izan dira, honako lantalde hauetan banatuta:

ETENGABEKO PRESTAKUNTZAKO ORDUAK (2.500 pertsona)

      • Administrariak: 678
      • Tarteko arduradunak: 5.739
      • Biltegiko langileak: 1.863
      • Supermerkatuko langileak: 12.811

Guztira, 2022an, 4.816.450 euro bideratu dira prestakuntza programetara, eta langile bakoitzeko banaketa hau izan da:

PRESTAKUNTZA PROGRAMETAKO INBERTSIOA

      • 870,41 € / langileko
      • 36,9 h / langileko

NABARMENTZEKOA, 2022AN

PROFESIONALEN ZIURTAGIRIAREN 2. PROMOZIOA

Prestakuntza programen barruan, eta ongizatea sustatzen lagunduz, garrantzi berezia du merkataritza sektoreko ziurtagiri profesionalak. 2022an, BM Supermerkatuetako 30 profesionalek lortu zuten.

Ziurtagiri profesionala Merkataritza Jardueretako Teknikariaren Erdi Mailako tituluarekin baliozkotu daiteke, eta lau urte baino gehiagoko esperientzia daukaten haragi eta arrantza sekzioko profesionalentzat sortu da.

ONLINE PRESTAKUNTZARAKO PLATAFORMA BERRITZEA

2022an, prestakuntzarako online plataforma berritu eta berrabiarazi dugu, helburu hauekin:

    • Legez derrigorrezkoak diren prestakuntza guztiak online formatuan egin ahal izateko aukera zabaltzea.
    • Estrategikoki derrigorrezkoak diren prestakuntzek online bertsio bat izateko aukera zabaltzea (2022an, Bikain I ikastaroak sartu ziren tresna horretan, dendetako langileek izan beharreko arretari eta eman beharreko tratuari buruzko ezagutzak jasotzeko, eta 2023an Bikain II sartzea aurreikusten da).
    • Profesionalei prestakuntza katalogo zabal bat eskaintzea, autogarapena praktikatu ahal izateko, interesa duten arloetan. Horrela, plataforma horretan, taldeko profesionalak sartu, eta nahi dituzten ikastaroak egin ditzakete, dauzkaten kezkei buruz, eta aukeratzen dutenean. Plataformaren barruan, atal bat eskaini diogu “ongizatea” zutabeari.

KARRERAREN GARAPENA. HARROBI PLANA

Garapen eta prestakuntzarako programaren barnean, “Harrobi Plan” espezifiko bat daukagu, barneko potentziala, garapena eta profesionalen ziurtagiria identifikatzen laguntzen duena, erantzukizun handiagoko postuetara jauzi egin dezaten, sinetsita baikaude talenturik handiena lehendik daukaguna dela eta hazten jarraitzeko garatu egin behar dela. 2019an lortu genuen helburua da profesionalen lantaldeak edo sekzio komertzialak gidatzea eskatzen duten postuen %85 gutxienez sustapeneko langileekin betetzea, eta gaur egun ere indarrean jarraitzen du, eta 2022an nabarmen handitu da ehuneko hori.

EKITATEA BULTZATZEKO EKINTZAK

Pertsonekiko eta erakundearekiko harremanak ekitatiboak izatea eta bidezkoak direla uste izatea errazten duten praktikak.

    • Uvesconnecten argitaratzea zentraleko plaza huts guztien berri.
    • Garapen programa batzuk argitaratzea, irizpide jakin batzuk betetzen dituzten profesionalei irekiak (adibidez: Ziurtagiri Profesionalaren proiektua).

LANGILE BERRIENTZAKO INTEGRAZIOA ETA EGOKITZAPENA

Integrazio kultura

Helburu horrekin, taldean hasten direnentzako integrazio eta egokitzapen programa bat dugu, pertsona berriak gure taldean txertatzeko egokia izateaz gain, genero eta adin desberdintasunak onartzeko, integratzeko eta errespetatzeko kultura sustatzen duena (konfiantza giroa, estimazioa, aniztasunari ateak irekitzea…).

Online prestakuntza: harrera APParen bidez, non taldearen kultura, filosofia eta historia azaltzen diren, eta baita lanpostuan kontuan hartu beharreko jokabideak ere.

Harrera jardunaldia: Uvesco Taldeko arloen aurkezpena eta instalazio zentraletara bisita.

Sartzeko prestakuntza: erreferentziako pertsona bat dute, “prestatzaile homologatua”, enpresako lehen urratsetan gidatzeko.

LANGILEEN OHITURA OSASUNGARRIEN GARAPENA SUSTATZEA

Bizi estilo osasungarria sustatzea

Langileek ohitura osasungarriak izan ditzaten sustatzen duten jardunak (gorputz jarrera zaintzea, elikadura ohiturak, jarduera fisikoa…).

      • Osasun orokorreko programa
      • Ongizate fisikoa
      • Lan ohitura osasungarriak sustatzea
      • Bizi ohitura osasungarriak sustatzea
      • Abantailak erosketetan

GIZARTE JARDUERAK SUSTATZEA, LANGILEEK BEREN BORONDATEZ PARTE HAR DEZATEN

Gizarte jarduerak sustatzea

Gizarte jarduera ludikoak egitea sustatzen dugu, hala nola: bazkari-afariak, bidaiak, txangoak, familia jarduerak…

      • Gabonetako marrazki lehiaketa, langileen seme-alabentzat.
      • Uvesco Kopa: Trivial digital eta gamifikatua, taldeko profesional guztiei irekia, pilulekin lotutako galderak dituena, eta jokoaren ikuspegitik, ezagutzak integratzeko aukera ematen diguna. Bi edizio urtean.

Uvescoko lantaldea

Gure profesionalen ongizatean dugun eragina