Gure eragina

Erantzukizunak hartzen

Uvesco erantzule

gizarte sarearekin eta gure inguruko garapen ekonomikoarekin

Gure eragina

Gure erantzukizuna onartzen dugu, gure inguruko gizarte sarea eta garapen ekonomikoa bultzatuz, errespetu osoz. Alde batetik, kalitatezko enpleguen eta gure langileen prestakuntzaren alde eginez, horiek baitira gure zutabeetako bat. Bigarrenik, elikadura osasungarriaren alde eginez eta gizarte ongizatea indartzen laguntzen duten elkartasun, kultura eta gizarte ekimenetan parte hartuz. Eta, hirugarrenik, iraunkorragoak izateko lan eginez, gure produktu fresko eta 0km-koen balioak indartuz eta gure baliabideak maximizatuz, ingurumenean izandako eragina murrizteko.

Pertsonekiko erantzukizuna

Gure balioetako bat bezeroekiko hurbiltasuna da. Gure saltokietan –gehienak egoitza guneetan daudenak– oso tratu hurbila izaten dugu bezeroekin, eta ezaugarri horrek, gure ibilbidean zehar, gure jarduera egiten dugun tokiko gizarte sarearekin eta komunitatearekin loturak ezartzera eraman gaitu.

Uvesco soziala eta solidarioa

Elikagaiak eskuratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei laguntzen diegu, eta hori funtsezko erantzukizuna da, gaur egun saihestezina, elikagaien sektorearentzat. Konpromiso hori jarduera gakoa da iraunkortasunari eta ekonomia zirkularrari dagokienez, eta eragina du baztertuta geratzeko arriskuan dauden kolektiboen elikaduraren hobekuntzan eta taldeak elikagaiak alferrik galtzeko joera murrizteko duen helburuan.

Uvescoko lantaldea

Erabateko konpromisoa dugu erakundeko ongizatearekin. Horretarako, ahaleginak egiten ditugu, prozesuak eta emaitzak hobetzeko eta baliabide eta praktika osasungarriak sustatzeko, eta, hala, lan giroa hobetzeko (zereginean, pertsonen artean eta erakundean bertan). Horrek guztiak eragin positiboa du gure bezeroen ongizatean.

Uvesco tokikoa eta osasungarria

Gure oinarrietako bat tokiko produktuarekiko konpromisoa da, eta sendo lotuta dago gure gizarte eta lurralderako balio positiboak dituen kalitatezko produktu bat eskaintzeko dugun bokazioarekin. Hornitzaileengandik oso hurbil gaude, eta horrek aukera ematen digu sektorearen eta landa munduaren errealitatea ezagutzeko eta gure laguntza eta tresnak eman ahal izateko, haien kontserbazioa eta garapena errazteko.

Uvesco iraunkorra eta eraginkorra

Erantzukizun Plan Estrategikoa daukagu, non, gure balio eta zutabeetatik abiatuta, guretzat lehentasuna duten iraunkortasun arloko jarduera esparruak definitzen ditugun. Urrats erabakigarriak egiten jarraitzen dugu, eragina daukagun hobekuntza eremuetan eta Nazio Batuek ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuen ildotik.

Gure eragina

Erantzukizunak hartzen