COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2016 AZAROA 17

1. argazkia

2016 AZAROA 17      INAUGURAZIOA

Plataforma logistiko berria Castron

Uvesco Taldeak plataforma logistiko berria inauguratu du Castro Urdialesen; azpiegitura horri esker, bikoiztu egingo dugu produktu freskoa eta izoztua biltegiratzeko eta kudeatzeko gure gaitasuna.

Plataforma berri horrek 21.000 metro koadroko azalera dauka, eta taldeko tamaina handienekoa izango da aurrerantzean; handik egingo dugu produktu freskoa eta izoztua Kantabriako eta Bizkaiko BMren 114 dendetara helarazteko logistikaren kudeaketa integrala. 110 lagunek lan egingo du plataforma horretan; horietatik 65 lanpostu berriak dira, eta gehienak Castro Urdialesen bertan bizi dira.

30 milioi euroko inbertsioa egin da proiektu berri honetan eta, horri esker, gure bezeroei kalitatezko haragia, urdaitegiko produktuak, arraina, fruta, barazkiak eta produktu izoztuak bermatzen jarraitu ahal izango dugu; gainera, plataforma bakarrean bateratu eta zentralizatuko dugu kudeaketa osoa, orain arte Kantabriako Corrales de Buelna eta Polanco, Bizkaiko Zorroza eta Gipuzkoako Irungo pabilioietan sakabanatuta zegoena.

Produktuak manipulatzeko eta garraiatzeko prozesu logistikoak hobetzea eta hazten eta establezimendu berriak irekitzen jarraitzeko aukera emango digun azpiegitura logistikoa finkatzea ekarriko digu proiektu berri honek. Horrela, aurreikusita dagoenaren arabera, 120 bat tona produktu fresko aterako da egunero plataforma horretatik, eta etorkizunean bikoiztu egin liteke kopuru hori.

Kantabriako tokiko produktuaren aldeko apustua

Plataforma hori martxan jarrita, berretsi egiten dugu Kantabriako tokiko produktuaren aldeko gure apustua; Kantabriako bertako 100 ekoizle baino gehiagorekin ditugu hitzarmenak. Ekoizle horiek bertakoak izanda, produktuak berehala iristen dira gure BM supermerkatuetako erakusmahaietara eta, gainera, “betiko” hornitzaile diren eta BM establezimenduetatik gertu bizi diren abeltzain eta nekazari horiengan dugun konfiantzak ematen digun bermearekin.

Konpromiso horrek bultzatuta, 2015ean, 10 milioi euroko baliodun erosketak egin genizkien Kantabriako ekoizleei, tokian tokiko ekonomiari eutsiz, horri lagunduz eta babestuz.Erosketa horiek, batez ere, kontserba, ardandegi, ur, hestebete, esneki, arrautza eta askotariko gozo-gauzetan egin ziren, baina baita nekazaritzako, arrantzako eta abeltzaintzako produktuetan ere; horien artean, nabarmentzekoak dira Kantabriako gaztak.

BUELTATU