
2013 AZAROA 26 • BM IRIKITZE BERRIA ERRIOXAN
BM Alfarora (Errioxa) iritsi da
BM supermerkatuak hurrengo abenduaren 10ean Alfaron irekiko duen supermerkatu berriarekin Errioxaraino iritsi dela esan daiteke. BM berria, zein zenbakirik gabeko Tejada plazan kokatua dagoen (lehen Carrefour zegoen lekuan), 1.500 metro karratuko salmenta gunea izango du; eta bertan, bere identitate markak ezarriko ditu, hau da: produktu freskoa, sekzio bakoitzerako espresuki formatutako profesionalek zerbitzatua, bere lehiakideekin benetan desberdintzen duena, bere produktuen kalitatearen gainetik. Guztira 16 langilez osatutako lan-taldea izango du.
Ohiko sekzioez gain (frutategia, urdaitegia, arrandegia eta harategia), elikadura osasuntsu, ardandegi, baserriko eta garaiko produktu, labeko okindegi, lurrindegi, drogeria, bazar eta para-farmazia sekzioak izango ditu. Guztira, 9.500 produktu baino gehiago izango ditu, inguruko produktu-aukera zabalena edukiko duelarik. Azkenik, bezeroei erosketa errazteko asmoz, supermerkatuak 98 aparkaleku izango ditu.
Era berean, azpimarratu beharra dago, BMk Alfaron ere ezarriko duela zero kilometroko eta bertako produktuen alde egiten duen apustua. Egun, jadanik bertako 100 ekoizle baino gehiagorekin egiten du lan, zeintzuek supermerkatuei zuzenean zerbitzatzen dieten; ekoizpen honek, BMk bere supermerkatuetan banatzen duen produktu freskoen %30 suposatzen du, eta BMk aipatutako portzentaiak goruntz egitea espero du.