COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2024 MARTXOA 11

1. argazkia

2024 MARTXOA 11      KONPROMISOAK

Uvesco Taldearen konpromiso soziala, ekonomikoa eta ingurumenarekiko konpromisoa

2023a indartzeko urtea izan da, eta emaitza garrantzitsuak izan dituzte Uvesco Taldearen konpromiso sozialak, ekonomikoak eta ingurumenarekiko konpromisoak. Tokiko produktuekin, ohiko hornitzaileekin lankidetzan jardun dugu eta haiek babestu ditugu, haien produktuak erakusmahaietan jarrita eta erreferentzia berriak gehituta. Horrela, tokian tokiko 460 hornitzaile baino gehiagori (tokiko 1.000 ekoizle txiki baino gehiago batzen dituzte) egindako erosketetan, 248 milioi euroko inbertsioa egin dugu.

Aldi berean, tentsio inflazionisten inpaktua arintzeko, bi ekintza nagusi gauzatu ditu Taldeak. Lehenik eta behin, prezio-eskaintzez gain, 28 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin du bezeroen erosketa-saskiaren prezioa murrizten laguntzeko deskontu-txarteletan; nabarmentzekoak dira produktu fresko sorta batean astero eskaini dituen % 30eko deskontuak. Izan ere, inflazioaren inpaktua arintzeko ekintzen % 60 baino gehiago egon dira produktu freskoetara bideratuta, elikadura osasungarria bultzatzeko eta produktu horien kontsumoa sustatzeko.

Bestalde, marka propioa merkaturatu du Taldeak, BM marka, hain zuzen ere; horretarako, produktu-sorta osoa berrikusi du kalitate goreneko marka propioa sortzeko eta haren identifikazioa hobetzeko, baita kontsumitzaileen hautatzeko gaitasuna errazteko ere. Dagoeneko ezarrita dago produktu-sorta horren erdia, eta aurreikusten da 2024an zehar BM markako 1.200 erreferentzia egotea, ontziratutako elikagaietan zein produktu freskoetan; guztira, 16.000 erreferentzia ditu supermerkatu-kateak.

Gure Jasangarritasun-estrategiaren barruan, AENOR erakundearen Estrategia % 100 Zirkularrari dagokion Ziurtagiria eskuratu dugu; gainera, hori lortzen duen lehendabiziko banaketa-enpresa gara. Nabarmentzekoa da, gainera, Elikagaien Bankuaren lankidetzan elikagai-xahuketaren aurka egiten ari garen lana. Ekimen bat abian jarri dugu, alde batetik iraungitzear dauden produktuak deskontuarekin saltzeko, eta Bizkaian, Orekarekin lankidetzan, produktuak emateko proiektu pilotu aitzindaria martxan jartzeko. Aldi berean, hondakinak kudeatzeko jarduera indartzen jarraitzen dugu Zero Hondakin Ziurtagiriarekin –% 95eko birziklapen-tasa dugu Irungo plantetan–, baita karbono-aztarna murrizteko –Konpentsazio-funtsaren bitartez– eta kamioi-flota eta etxez etxeko banaketa-garraioa elektrifikatzeko lanean ere.

 

BUELTATU