COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2022 MAIATZA 30

1. argazkia

2022 MAIATZA 30      JASANGARRITASUNA

BM Supermerkatuen hondakinen gaikako bilketa finalista Hondakinak Prebenitzeko Europako Sarietan (EWWR)

Ingurunearekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa da BM Supermerkatuen jatorrizko taldea den Uvescoren motorretako bat, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arloko erantzukizunean oinarrituta dagoen bere hazkunde- eta kalitate-proiektua indartzen duena. Horrela, beste urrats bat egin dugu jasangarritasunari dagokionez: birziklatze-puntuak jarri ditugu gure dendetan.

Puntu horietan, bezeroek haien hondakinak bota ditzakete, hala nola kafe-kapsulak, sukaldeko olioa, pilak eta toner-kartutxoak; ez da egoten, oro har, eskura, jendeak hondakin horiek bota ditzan espaziorik. Edukiontziok birziklatutako kafe-kapsuletatik abiatuta daude fabrikatuta; horrela, beraz, proiektua zirkularra izateaz gain, hondakinek bigarren bizitza izan dezaketela erakusten diegu bezeroei.

Bildutako material guztiak, gainera, tokiko enpresetara eramaten dira, haiek birzikla ditzaten. Kafea / Ekogras Gipuzkoako enpresak biltzen ditu kafe-kapsulak eta olioa, eta hainbat gauza ekoizteko erabiltzen ditu, hala nola edukiontziak eta biodiesela, hurrenez hurren. Ecopilas enpresak birziklatzen ditu pilak, eta toner-kartutxoak Bioservice enpresak berrerabiltzen ditu; enpresa horrek kartutxoak birziklatzetik eskuratzen dituen diru-sarrera guztiak kausa sozialetara bideratzen dira erabat.  

Horregatik guztiagatik, ekimen hau Hondakinak Prebenitzeko Europako Sarien (EWWR) hiru finalisten artean hautatu dute, enpresa kategorian. Sariketa horren hamargarren edizioa da aurtengoa, eta 30 herrialdetako 12.400 ekintza baino gehiago aurkeztu dira 2021. urtean. Ekainaren 1ean emango du jakitera erabakia epaimahaiak.

Donostiako bi dendatan (BM Pagola eta BM Bidebieta) abiarazi genuen proiektu pilotu gisa birziklapen-puntuak jartzeko egitasmoa, eta harrera bikaina izan dute; horrela, bada, dagoeneko lanean ari gara Gipuzkoako beste 25 establezimendutan edukiontziak jartzeko, eta azken helburua da taldeko denda guztietara iristea.

Gure taldea EWWR Sarien finalera iristen den bigarren aldia da. 2017an, hondakinak kudeatzeko dugun sistemagatik izendatu gintuzten. Sistema horrek prebentzioa lehenesten du, iraungitzeak eta Elikagaien Bankuari egunero egiten zaizkion donazioen kudeaketaren bitartez, eta ezinbestean sortzen diren hondakinak ahalik eta bereizien birziklatuz.

Hondakinak kudeatzeko sistema horrek AENOR erakundearen Zero Hondakin ziurtagiria jaso zuen 2021ean; ziurtagiri horrek Irungo logistikako plantek % 97ko birziklatze-tasa betetzen dutela ziurtatzen du.

Jasangarritasunarekiko konpromisoa

Jasangarritasunarekiko gure konpromisoak beste arlo batzuk ere hartzen ditu, hala nola energia, ontziratzea eta garraioa. Arlo horiei dagokienez, Uvescok kontsumitzen duen energia elektrikoaren % 100 berriztagarria da, eta plastiko birziklatua erabiltzen hasi gara ontzietarako. Logistikaren arloan, bere karbono-aztarna % 38 murriztea lortu du Uvescok azkeneko urteotan; horri esker, AECOC erakundearen hirugarren Lean&Green izarra eskuratu du eta, horrela, Estatu mailan hori lortu duten hiru enpresetako bat da.

EWWR sariei buruz

Europa mailan, 30 herrialdetan, 12.400 ekintza baino gehiago aurkeztu dira Hondakinak Prebenitzeko EWWR Sarietara, lau kategoria handitan banatzen direnak: Enpresa/Industria, Herri Administrazioa, Elkarteak/GKE eta Ikastetxeak. Ekintza horiek hainbat gairekin lotuta egon dira, hala nola hondakinak murriztearekin, materialen berrerabilpenarekin eta konponketarekin, birziklapenarekin eta garbiketa-ekintzekin. Horietatik guztietatik, hiru finalista hautatu dituzte kategoria bakoitzeko, eta ekainaren 9an jakinaraziko dute Bruselan zein izan diren irabazleak.

BUELTATU