BM Supermerkatuek uztailaren 31ra arte jarraituko dute haien 281 establezimenduetan produktu freskoak prezio erdian eskaintzen, elikadura osasungarria sustatzeko helburuz. 360.000 bezerok baino gehiagok aprobetxatu du dagoeneko deskontu horietakoren bat ekainean, eta aurrezpen horretarako 1,6 milioi euroko inbertsioa egin du dagoeneko Taldeak, ekimen horretarako zituen aurreikuspenak soberan gaindituz.
Produktu fresko horien artean daude harategiko, urdaitegiko, frutategiko eta arrandegiko produktuak prezio erdian, astero aldatuz joaten direnak. Horretarako, azken prezioan % 25eko zuzeneko deskontua egiten da, eta BM Kontuan sartu eta pilatzen da beste % 25, erosketetan aplikatu ahal izateko. Uztailaren 10etik 16rako astean, honako produktu hauek egongo dira prezio erdian: kiwiak, urraburua, txahal-azpizuna, solomo adobatua eta Erreserba Handiko urdaiazpiko serranoa.
Maiatzaren 29an hasi zen ekimena, zortzi asteko iraupena izango du guztira, eta erosketa-saskian produktu freskoen kontsumoa handitu dadin laguntzen ari da; aurrezpena eta erosketa osasungarriagoa bultzatzearen aldeko apustu argia da, behar-beharrezko eta kalitatezko produktuekin. Oso harrera ona izaten ari da.
BM Supermerkatuetako Denden Kudeaketa eta Marketineko zuzendari Miguel Ángel Zamoranoren esanetan, “helburua da elikadura on baterako funtsezkoak diren produktu fresko hauek eros daitezen bultzatzea, horrela erosketa osasungarriago bat sustatzeko. Kostuen igoera arintzeko eta igoera hori prezioetara ahalik eta neurririk txikienean eramateko gure estrategiarekin bat datorren neurria da eta, aldi berean, produktuen kalitateari eusten diogu eta erosketa-saski osasungarri baten aldeko apustua egiten dugu”.