
2016 EKAINA 16 • BM, ALDEA DAGO
BM Supermerkatuetan konprometituta gaude
BM, aldea dago. Gure premisak dira eskaintzen ditugun produktuen kalitatea eta pertsonekiko konpromisoa, bai gure bezeroekikoa, bai gure langileekikoa. Horren erakusgarri da berriki gurekin lanean hasi den Teresa Rodriguez.
47 urte izan eta langabezian egotea arazoa zen Teresarentzat: janari-denda txiki batean lanean jardun zuen bizitza osoan, baina krisialdiaren eraginez eta ingurukoen lehiaren eraginez, gainbehera etortzen hasi zen. Egoera horren eta establezimenduak zekarkion etekin eskasen aurrean, negozioa ixtea erabaki zuen. BM Supermerkatuei bidali zien bere curriculuma, elkarrizketa bat egin eta harategi-urdaitegi sekzioan hasi zen lanean. BM Supermerkatuentzako ez zen arazoa izan Teresa kontratatzea: esperientzia handiko eta bezeroak oso modu gozoan tratatzen dituen pertsona. Adina ez da sartzen BM Supermerkatuetarako langileak hautatzeko irizpideen barruan: axola duena pertsonaren balioa, esperientzia eta jarrera dira.
Gaur egun, ikaratu egiten du 45 urte izan eta langabeziak egoteak. Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) 2016ko lehenengo hiruhilekoko datuen arabera, Espainian dauden 4,79 milioi langabeetatik 1,7 milioi 45 urtetik gorakoak dira. Eta horietatik % 70 luzaroko langabeak dira, hau da, 12 hilabetetik gora daramatenak langabezian. Ez da batere egoera erakargarria beteranoentzako.
Gainera, langileak lan-mundura sartzeko ahaleginak gazteengan pentsatuta egiten dira batez ere; bitartean, ahaztu egiten gara seniorrez. Baina iaztik, gero eta gehiago dira enplegua lortzen duten 45 urtetik gorako pertsonak.
BM Supermerkatuek modu positiboan baloratzen dute lan-munduko ibilbidea, baina baita talentua eta jarrera ere. Horiexek dira laneko elkarrizketetan baloratzen ditugun premisak.