COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2019 URRIA 30

1. argazkia

2019 URRIA 30      SOLIDARITATEA

BM eta UNICEF, haurren osasunaren, hezkuntzaren eta babesaren alde

BM Supermerkatuek berriz lan egingo dute aurten UNICEFekin, beste kausa solidario baten alde. Oraingo honetan, haurrik zaurgarrienei hitza eman eta haien osasuna, hezkuntza eta babesa ziurtatu nahi ditugu.

Azaroaren 16ra arte egingo da kanpaina hori Euskadi, Kantabria, Nafarroa, Errioxa, Madril eta Avilako BM supermerkatu guztietan; bezeroek 2 edo 5 euroko ekarpena egin ahal izango dute, hala nahi izanez gero, kutxatik igarotzerakoan.

“Nire lagun guztien alde”

“Nire eta nire lagun guztien alde. Hau ez da haur-jolasa” da kanpainaren leloa, eta jendea haurrek munduko leku guztietan duten osasun-, hezkuntza- eta babes-egoeraren inguruan kontzientziatzea du helburu.

Beldurgarriak dira UNICEFek ematen dizkigun datuak: 15.000 haur hiltzen da egunero 5 urte bete baino lehen, txertoekin, edateko egokia den urarekin edo elikadura egokiarekin saihets litezkeen arrazoiengatik; lehen hezkuntzako adinean dauden 58 milioi haur ezin da eskolara joan; Eta 28 milioi haur baino gehiagok ihes egin behar izan du, indarkeria arrazoiengatik.

Hau bezalako kanpainekin, zifra horiekin amaitzea lortu nahi da.

Nola lagun diezagukezu?

Nahikoa da zure erosketari 2 edo 5 euro gehitzea; era horretan, bizitza asko salbatzeko laguntzen ariko zara. Hain zuzen ere, tuberkulosia duten 9 haurri jar diezaiekete txertoa bi eurorekin, eta 5 eurorekin, egun baterako edateko ura eman diezaiekete 121 haurri.

Sei urteko elkartasuna

Ez da BM Supermerkatuek UNICEF erakundearen kanpaina batekin bat egiten duten lehen aldia. Seigarren urtez jarraian egingo dugu bat eta, orain arte, gure bezeroen elkartasunari esker, 127.000 euro baino gehiago bildu dugu, helburu ezberdinetarako: gaixotasun hilgarrien aurkako txertoak jartzeko, haurren desnutrizioaren aurka borrokatzeko eta hainbat herrialdetan edateko ura izan dezaten, besteak beste.

 

BUELTATU