COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2016 MAIATZA 12

1. argazkia

2016 MAIATZA 12      FRANKIZIA

Sor ezazu zeure enpresa BM Supermerkatuekin, BM Shop Frankizia

Duela denboratxo bat, negozio-eredu berri bat merkaturatu genuen BM Supermerkatuetan, BM Frankiziarena, zeure enpresa propioa sortzen laguntzeko eta elikaduraren sektorean liderra den enpresa baten eskutik zeure proiektu propioari ekiteko aukera eskaintzeko. Valentin Corral da BM Frankizien arduraduna, eta berak emango dizkigu negozio-eredu honen funtzionatzeko moduari buruzko xehetasun guztiak.

Frankiziadun zenbat supermerkatu ireki nahi ditu BMk aurten?

BM Supermerkatuok BM Shop eredua merkaturatu berri dugu, beren supermerkatu propioa jarri nahi duten Euskadi, Nafarroa, Kantabria eta Errioxako ekintzaileei zuzendutako frankizia-eredua. Kontua da beste era bateko supermerkatuentzako aukerarik ez dagoen herri eta inguruetan komertzio txikiak babestea eta sustatzea.

Dagoeneko Bizkaian eta Gipuzkoan hiruzpalau supermerkatu martxan jartzeko lanean dihardugu; aurtengo azkeneko lauhilekoan irekiko direla espero dugu. Dena dela, beste proiektu batzuk ere ari gara aztertzen, eta horiek ere aurrera egingo dutela espero dugu.

Nolanahi ere, kalitatea da garrantzitsuena, eta ez kantitatea. Gure ikurraren maila izango duten dendak nahi ditugu, eta hori lantzen ari gara. Gure frankiziak BM izango dira, beren marka aukerarekin, zerbitzu bikainarekin eta produktu freskoekin, gure supermerkatuetan bezala, berdin-berdin, baina tamaina txikiagoarekin eta beren kudeatzailearekin.

Zergatik egiten du BMk negozio-eredu honen aldeko apustua?

Gure nahia da bezeroak eskatzen duena eskaintzea eta, zentzu horretan, ikusi dugu frankizien ereduak irtenbidea eman diezaiokeela beharbada orain arte iristen ez ginen merkatu zati bati: herri txikiei, alegia. Gainera, bazegoen ekintzaile txikien eskaria ere, eredu berri honen bitartez gurekin lan egiteko interesa azaldu zuten ekintzaileena.

Proiektu honetan sartu gara badakigulako ona izango dela ekintzaileentzako, kalitatezko denden beharra duten auzoentzako eta, noski, baita guretzako ere, taldearentzako.

Zein estrategia izango du BMk frankizia bat jarri nahi duten ekintzaileekin harremanetan jartzeko?

Lehenik eta behin, azkeneko urteotan eredu honen bitartez gurekin lan egiteko interesa azaldu diguten pertsona horiengana jo dugu. Bestalde, bmsupermercados.com webgunearen bitartez ere badugu harremanetarako beste bide bat, bai eta 902 100 555 telefono zenbakiaren bitartez ere, interesa dutenek edo kontsultak egin nahi dituztenek guregana jo dezaten. Jakina, gure BM denden bitartez ere jar daitezke gurekin harremanetan.

Zer eskainiko die BMk ekintzaile horiei?

Errentagarritasun handiko negozioa, eta elkarrekin lan egiteko aukera. Horretarako, BMk bere negozio-eredua eta lanerako filosofia jartzen ditu, bai eta marka liderretako 4.000 erreferentziatik gorako ohiko aukera zabala ere; harategi, urdaitegi eta frutategiko produktu freskoak, kalitate eta freskotasun gorenekoak, eta tokian tokiko hornitzaile-sare zabalaren kolaborazioa. Gainera, etengabe izango dute gure laguntza eta aholkularitza finantzazio kontuetan. Eredu berri hori ondo zaindu eta kudeatuko dugu, gure denden estandar bikain berberak izan ditzan.

 

BUELTATU