
2016 OTSAILA 17 • BM DENDA BERRIA
BM denda berria ireki dugu Lodosan
900 metro koadroko salmenta-eremua, 13 laguneko lantaldearekin. Horrelakoxea da Nafarroako Lodosa herriko BM supermerkatu berria; Centro Parroquial kaleko 3-5 zenbakietan dago, eta lodosarrek gure ohiko sekzioak aurkituko dituzte: ardandegia, parafarmazia, lurrindegia eta produktu osasungarrien sekzioa. Bestalde, baita gure langileek artatutako urdaitegia, harategia, arrandegia eta frutategia ere, produktu freskoak nagusi direla.
Hain zuzen ere, Caparrosoko Mikel Alfonso Esquirozen baratzetik iritsiko zaizkigu frutak eta barazkiak, eta Tajonarreko abeltegiko Oroz anaiek ekarriko digute behi- eta txahal-haragia. Arraina, berriz, Kantauri itsasotik zuzenean, Getaria, Pasaia eta Hondarribiko lonjetatik.
Astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:00etara, egongo da zabalik Lodosako BM supermerkatua.
Kontsulta ezazu hemen inaugurazioko liburuxka, eta ezagut itzazu eskaintza bereziak.
Produktu freskoen azoka
Inaugurazioa dela eta, eta produktu freskoen eta tokian tokiko ekonomiaren aldeko gure apustuaren isla, azoka ludiko eta didaktikoa abiarazi dugu Foruen plazan; herritar guztientzako egongo da zabalik, otsailaren 19an eta 20an.
Hiru gune izango ditu espazioak, itsasoa, baserria eta baratza irudikatzen dituztenak; horietako bakoitzean, bertako ekoizleek beren lanaren sekretuak azalduko dizkigute, beren produktuak erakutsi eta kontsumitzeko, produktuak aukeratzeko eta etxean produktuok prestatzeko aholkuak emango dizkigute. Horrela, lodosarrek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute Nafarroako lehen sektorea, sektore horretako protagonisten eskutik, eta modu ludiko, atsegin eta dibertigarrian. Bi egun horietan zehar dastatzeak eta haurrentzako tailerrak egongo dira.
BM Nafarroan
Ireki dugun azkeneko denda honekin, dagoeneko 22 establezimendu ditugu Nafarroan, 350 langilerekin eta 22.000 metro koadroko azalerarekin.
Gainera, pasa den otsailaren 8an gure online denda. Iruñera iritsi zen, eta iruindarrek erosketak online egiteko aukera dute, BM supermerkatuetan eskaintzen ditugun 7.000 erreferentzia erosteko aukerarekin. Helburua da datozen hilabeteotan Nafarroako beste udalerri batzuetara ere iristea.