COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Denden kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
UVESCO

PRENTSA-OHARRAK
2019 AZAROA 11

1. argazkia

2019 AZAROA 11      BM DENDA BERRIA

Beste 11 BM supermerkatu Bizkaian

11 Simply establezimendu irekiko dugu datozen egunotan BM Supermekatuetan, Uvesco Taldearen eta Sabeko Banaketa enpresaren artean uda honetan lortutako akordioari esker. Horrela, azaroa amaitu baino lehen, 11 supermerkatu gehituko zaizkie  BM Supermerkatuek Bizkaian dituen beste 90 dendei. 

Hona hemen denda horiek irekitzeko aurreikusitako egunak:

Azaroak 5

  • SANTUTXU KALEKO 31. ZENBAKIA (BILBO)
  • AMADEO DEPRIT KALEKO 2. ZENBAKIA (BILBO)

Azaroak 7

  • UDALETXEAREN KALEKO 4. ZENNAKIA (SANTURTZI) 
  • ESPERANTO KALEKO 4. ZENBAKIA (BILBO)                                                           
  • AREETAKO 1 CELESTINO MARIA PLAZAKO 1. ZENBAKIA (BILBO)

Azaroak 12

  • KANARIAR IRLEN KALEKO 21. ZENBAKIA (BILBO)
  • GERMAN POSTARIAREN KALEKO 6. ZENBAKIA (SANTURTZI)

Azaroak 13

  • LA PASTORA HIRIBIDEKO 12. ZENBAKIA (PORTUGALETE)
  • PEÑOTA KALEKO 3. ZENBAKIA (PORTUGALETE)

Azaroak 14

  • GABRIEL ARISTIREN KALEKO 10. ZENBAKIA (BARAKALDO)
  • JUAN DE GARAY KALEKO 1. ZENBAKIA (BARAKALDO)

BM Supermerkatuen bereizgarria

BM supermerkatuen bereizgarria arnastuko dute 11 establezimendu berriek eta, beraz, kalitatezko produktu freskoa lehenetsiko da: bertako gure nekazarien frutarik eta barazkirik onena izango dugu; egunero ekarriko dugu arrainik onena, Bermeoko eta Ondarruko lonjetatik; eta tokian tokiko gure abeltzainek kalitate-berme guztiak  dituen haragia ekarriko digute.

Prezioei dagokienez, mantendu ez ezik, hobetu ere egingo ditugu kasu askotan; gainera, produktu-aukera handituko dugu, 2.000 erreferentzia berri baino gehiagorekin.

Gure lantaldean sartuko dira lehengo dendetako langileak, zerbitzuaren bikaintasuna eskaintzeko, horixe izango baita gure beste oinarri nagusietako bat.

BUELTATU